Bera Bera

Select your language

29 urteko Shula Gavilán piboteak super amara Bera Berarekin berritu du hitzarmena, ondorioz, gutxienez lau denboraldi beteko ditu klub donostiarran.

Argentinar jokalari internazionalak, 22-23an iritsi zena Frantziako Plan de Cuques taldetik, 113 partida jokatu ditu super amara Bera Berarekin, beti Imanol Álvarez entrenatzailearen esanetara izan dena, hau da, ez du neurketarik galdu. Urte hauek guztietan 225 gol sartu ditu. Deboraldi honetan 62 gol sartu ditu jokaturiko 45 norgehiagoketan eta oraindik, gutxienez, Costa del Sol Málagaren aurkako finalerdietako bi partidak falta zaizkio.

Pibote argentinarrak klubeko sare sozialei adierazi dienez, “oso pozik nago kontratua berritzeagatik”, eta Donostian denboraldi berri bat “gogo eta ilusio handia” duela esan du. Gavilanek aitortu du “aurten aurreikuspenak gainditu ditugula”, eta eskatu du “liga ahalik eta ondoen amaitzeko”, European Leaguera itzultzeko, “berriz ere multzoen fasean egoteko borrokan aritzeko, lauko finalean jokatzearekin amesteko” eta Estatuko “lehiaketa guztiak lortzeko borrokan egon”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores