Bera Bera

Select your language

super amara Bera Berako entrenatzaile Imanol Alvarez konfiantzaz agertu da KH7 BM Granollersek bihar Gascan jokatuko duen play-offeko final-laurdenetako itzuleraren bezperan (18,15etan, TDP) Palaun lortutako lau goleko errentagatik eta “taldea ondo ikusten” duelako ere bai. Tania Rodriguez eta Lorena Garcia epaileak izango dira.

Alvarezek azpimarratu duenez, “bigarren denboran une txarra gainditzen jakin genuen, sufritzen eta lau goleko errenta ekarri genuen 10 minuturen faltan ezinezkoa zirudiena”. Hala ere, erne. “lau gol ez dira ezer, bere atezaina maila bikainean badago berehala desegin daitekeelako”.

Horregatik bere taldeari eskatzen dio “irabaztera irtetea, haiek baino hobeto jokatzea” alegia, Granollersek “denboraldi hasierakoa” gogorarazten diola ohartarazten baitu. “Bi talde on gara, haiek ere azken aukera dute pasatzeko, eta, gutxienez, maila horretan lehiatu behar dugu”, azaldu du.

Hala ere, entrenatzaile ermuarrak nabarmendu duenez, “joan den asteazkenean, partidako une txarretan, partida hauek lehiatzen badakigula erakutsi genuen, ofizioz, kanporaketako playoffetako jokatzen dakigulako”, hau da, bere iritziz, “horrelako partiden aurrean onak garela erakutsi dugu”.

super amara Bera Berak lau goleko errenta du, eta bihar Granollersekin alde beragatik galduz gero, etxetik kanpo sartutako golak hartuko dira kontuan, hau da, joaneko partidako emaitza bera lortuz gero bakarrik jokatuko da bost minutuko bi denborako luzapena.

Bestetik, Maitane Etxeberriak dio “konzentrazioa mantendu behar dugu, maiatzean gaude, nekea nabaritzen da eta lau gol ez dira ezer”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores