Bera Bera

Select your language

KH7 BM Granollers izango da aurkaria play-offetako final-laurdenetan lau egun barru. Joanekoa Palaun maiatzaren 7an, asteazkena, eta itzulikoa Gascan, maiatzaren 10ean, larunbata (18,30 etan Teledeporte). Sarrerak salgai Gascaren partidan argitu beharrekoa zen, izan ere emaitzak ez zuen eraginik sailkapenean. Bide batez, super amara Bera Bera eta Grafometal La Rioja defentsiboki ondo aritu dira, baina ez da oztopo izan gaur arratsaldean Gascara joan diren 200 benjaminei eta alebinei gozarazteko.

Elxek Esperanza Lag pistan Rocasaren aurka lortutako garaipenak gauzak zeuden bezala utzi ditu, eta, beraz, ilikitanoek Conservas Orbe Zendal Porriñoren aurka jokatuko dute Elxen lehen partida eta bigarrena (maiatzaren 14an Porriñon). Rocasak, berriz, asteazkenean hartuko du Costa del Sol Málaga, eta bigarren partida hilaren 10ean izango da, Andaluziako hirian. Kanporaketa honetatik aterako da super amara Bera Bera edo Granollersen aurkaria finalerdietan.

Partidari dagokionez, historia gutxi, denboraldiaurrean berezkoagoa izan delako. Logikoa bestalde. super amara Bera Beraren 43. partida zen, eta denboraldi batean partida ofizialen errekorra hautsi du – eta play-offak falta dira-. Grafometal La Rioja, berriz, play-down-a prestatzen ari da, jokalariak erreserbatu ditu eta probak egin ditu maiatzean oraindik jokatu behar duen sei partidako ligaxkari begira.

Errioxa aurretik jarri da partidaren lehen zatian, Maitane Larrayoz atezainaren lan bikaina tarteko eta Loscos eta Marina Gonálezekin bere lehen lerroan. Baina etxeko taldean Kostic gailendu da atepean eta azken hamar minutuetan 5-0eko partziala lotu du, Etxeberriaren abiadurari, Louis eta Menendezen kontrakoei eta Elba Alvarezen asmatzeari esker. 6-9tik 14-9ra pasatu da atsedenaldira iristeko.

Bigarren zatian, Grafometal La Rioja hurbildu egin sda Marina Gonzalezen bitartez (14-11), Errioxako taldeak gerturatu egin da une batzuetan, baina partida ez zen inoiz arriskuan egon defentsan estutu duten etxekoentzat, Kosticek gelditzen jarraitu du, Pradesek bi penaltietan lagunduta eta Elba Alvarezen bertikaltasunarekin super amara nagusitu da.

Fitxa teknikoa: Super amara Bera Bera 23, Grafometal La Rioja 17,

super amara Bera Bera 23 (14+9): Kostic, Erauskin (1), Rodrigues (2), Arrojeria (1), Gavilan (3), Arroyo (1) eta Hernández – hasierako zazpikoa- Álvarez (5, 2p), Ogonovszky (3), Tchaptchet (1), Louis (2), Etxeberria (2), Karsten, Menéndez (2) eta Prades (o.a.).

Grafometal La Rioja 17 (9+8): Larrayoz, Tavares (2), Marina González (6, 3p), Morales, Sánchez (1), Loscos (2) eta Pérez (1) – hasierako zazpikoa- Lozano, Blanco, Molés (2), Benítez (1), Giménez, Lozano, Sidibe (1), Ederra eta Rodrigues (1) (o.a..)

Epaleak: Jorge Muras (Asturias) eta Lozano Fernández (Gaztela-Leon)

Salbuespenak: Menendez, Arroyo eta Karsten super amaratik eta Errioxako Grafometaletik

Partzialak: 2-2, 4-3, 5-6, 6-8, 9-9, 14-9 – atsedenaldia- 15-11, 17-14, 18-14, 19-15, 21-15 eta 23-17

Gorabeherak: Rodrigues atezainak MVP Iberdrola saria jaso zuen Tati Garmendiaren eskutik, aurreko jardunaldiko jokalaririk onena izan baitzen.

Benjamin eta alebin adinekoak ziren 200 bat lagun joan ziren Gascara, eta Bera Berako eskolak lagundu zion taldeari aurkezpenean.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores