Carmen Arroyo jokalari internazionalak super amara Bera Berarekin bi urterako konpromisoa hartu du, hau da, hurrengo bi denboraldietan, 2025-26 eta 2026-27an alegia, Donostian arituko da.
21 urte bete berri duena, Arroyok 71 partida jokatu ditu dagoeneko super amara Bera Berarekin, 23-24 denboraldian Gijonetik iritsi zenak. Ligan 48 norgehiagoka izan da; Kopan, sei; lau Superkopan eta 13 Europan (igandean Lemgon, 14.). Guztira 138 gol sartu ditu, iazko denboraldian 47 eta aurtengoan 91 daramazki. Hortaz gain, Imanol Álvarezen defentsako eskeman funtsezko jokalaria da Ciudad Realekoa.
Klubari egindako adierazpenetan, Arroyok dio “etxean bezala” sentitzen dela eta bere ustez Bera Bera da “leku zoragarria kirol ibilbidea garatzeko”, ondorioz onartu du “kontratua bete bi urtez berritzea ez zait batere kostatu”.