Bera Bera

Select your language

super amara Bera Berak landu behar izan zuen partida hasieratik bukaeraino, bi puntuak lortze aldera. Lehen zatian Granollers izan da nagusi, baina Bera Bera 13-11 aurretik iritsi da atsedenaldira, Etxeberriaren abiadurari eta Karsten (3/3) eta Arrojeriaren (2/2) eraginkortasunari esker. Bigarrenean gehiago asmatu dute donostiarrek (31-29).

Hasiera galera gehiegirekin lotu da, batez ere Granollersek pibote egoera ondo estaltzen zuelako eta lehen lerro donostiarrak ezin zuelako Tchaptchetekin konektatu. Defentsan, Alvarezek 5-1eko defentsaren aldeko apustua egin du, aurreratuan Elba Alvarez Capdevilari adi egon zaio baina ez da erdiko atzelariaren partidurako oztopo izan.

Granollers jaun eta jabe zen markagailuan, Kosticek bere taldeari eusten ziolako, eta super amara Bera Berak korritzeko aukera izan duen heinean, egoerari buelta eman dio (20 ': 5-7), lehen erdiko amaierarekin, Belen Rodriguez gazteak ahalegin handia egin duen arren. Denboraldi honetan Micaela Rodrigues brasildarraren debuta iritsi da, Joaok sukar prozesu gogorra bizi izan baitu. Atsedenaldian, 13-11.

Bigarren zatian, partidak abiadura hartu du, joan-etorri baten sartuz. Karstenek zazpi metroetatik asmatu du (15-11), baina Portillok eskuin muturretik ere bai. Ogonovszkyk bi ekintza on sinatu ditu, Arroyok bezala, baina Poloniok ere bai.

Donostiarrek Alvarezen bi golekin luzatzea lortu dute (21-17) baina jarraian Granollersek Somazarekin erreakzionatu du eta Guarieiroren lehen gola -laukoarekin bukatu du-. Capdevilak bateera jarri zuen bere taldea, baina Arroyok birritan erantzun du (23-20). Rodriguesek bere lehen gola sartu du (24-21) baina kataluniarrek ez dute amore eman Guarieirorekin eta Capdevilarekin.

Etxeberriak sekulako gola sartu du, Polonioren pibotean (25-23). Bost minutu eskas falta zirenean Arrojeriak baloi batekin topo egin du sei metroetan, Portillok aldea gol bakarrera murriztu du bat gutxiago egon arren, Tchaptchetek arnasa eman dio Gascari kontra-golean, Capdevilak zalantzak itzuli ditu, Etxeberriak ere gola sartu du kontra-golean eta Karstenen gol batek, zorte apur batekin, garaipena ziurtatu du amaierarako minutu gutxira.

Jakina zen kostatuko zitzaiola super amarari Granollers gainditzea, baina lortu du, are gehiago European Leagueko multzoen faseko debutaren astean. Larunbatean izango dena, Gascan, 18etan, Paris 92ren aurka.

Fitxa teknikoa: Super amara Bera Bera 31, KH7 BM Granollers 29

super amara Bera Bera 31 (13+18): Kostic, Erauskin, Menéndez, Álvarez (3), Tchaptchet (3), Ogonovszky (3) eta Louis – hasierako zazpikoa- Gavilán (1), Etxeberria (6), Karsten (6, 3p), Arrojeria (3), Hernández (1), Arroyo (4, 2p), Rodrigues (1), Joao eta Prades (o.a.).

KH7 BM Granollers 29: (11+18): Mera, Vila, Guarieiro (4), Polonio (5), Capdevila (9), Somaza (3) eta González – hasierako zazpikoa- López Quer, Kofler, Rodríguez (3), Portillo (3), Jallow (1), Juan, Nuez, Tort (1) eta Gassama (o.a.).

Epaileak: Alejandro Hoz eta Alex Riloba (kantabriarrak)

Kanporatuak: Tchaptchet (2), Etxeberria, Arroyo (super amara) eta Jallow, Nuez, Tort (Granollers)

Partzialak: 1-1, 3-2, 4.4, 5-7, 10-9, 13-11 – atsedenaldia- 15-13, 18-16, 21-18, 23-20, 27-26, 31-29

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores