Bera Bera

Select your language

super amara Bera Bera Guerreras Iberdrola Ligara itzuliko da bihar Gascan (19etan Alejandro Hoz eta Álex Riloba –Kantabriarrak-) KH7 BM Granollers hartuz, Imanol Álvarezek azaldu duenez “etxean puntuak behar ditugu”.

“Talde zaila dator beti, eskubaloian ondo jokatzen dutelako, gaztez beteta izan arren heldutasun puntura iritsi dira eta orain bezala jarraitzen badu lehiaketan goian egoteko behar den”, adierazi du agerraldiaren hasieran super amara Bera Berako entrenatzaileak.

Donostiako taldeak jokatuko du European Leagueko multzoen faseko debutaren astean baina Imanol Alvarezek ez despistatzeko eskatu du, “Paris ez da oso urrun baina Granollers gertuago dago”. Gainera, biharko partida bere taldeari ondo etorriko zaiola uste du. “Granollersekin jokatzea ez entrenamendu bat, erabateko exijentzia da”, adierazi duenez, izan ere “aste barruan beti saio gogor baten bila gabiltzala eta baldintza hori bihar gauzatuko da”.

Micaela Rodriguesen fitxaketari buruz, entrenatzaileak esan du “ondo etorriko” zaigula. “Jokalari ezkertir batek beste aukera batzuk ematen dizkio talde jokoari, erasoan bereziki”. Brasildarra taldearekin entrenatu da atzo eta gaur, eta Alvarezen iritziz, “ikusi dudana gustatu egin zait, asko lagunduko digu, hazi egingo da, hobetu egingo da eta beste ukitu bat emango digu”. IHFren transferra bakarrik falta da Rodriguesek, 28 zenbakia eramango duenak, bihar Gascan debuta egin dezan.

Urtarrileko denboraldiaurreari buruz galdetuta, Alvarezek onartu du “nahi genuena iritsi da, polita izango dena, erronka erakargarriak hasten direla, entrenatzaileentzat eta klubarentzat lan handia suposatzen dutela, eta topera jokatu behar dugu, gozatu eta esperientzia bizi”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores