Bera Bera

Select your language

super amara Bera Berako jokalariek 2025 inauguratu dute gaur goizean Ammman. Bertan, saio fisiko bat egin dute, eta arratsaldean, Bidebietako pistan aritu dira, urtarrilean eta otsailean etorriko zaizkion partiden uhoaldea prestatze aldera, guztira 13 norgehiagoka, hain zuzen ere.

Urtarrilaren 8tik otsailaren 23ra, super amara Bera Berak Guerreras Iberdrola Ligako zazpi partida eta European Leagueko multzoen faseko sei neurketa jokatuko ditu guztira.

Urteko lehen lehia Gascan jokatuko da, urtarrilaren 8an, asteazkena, 19etan, aurkaria KH7 BM Granollers izango delarik. Bost garaipen jarraian lortu dituena, Gijon, Zuazo, Rocasa, Beti Onak eta La Rioja gaindituz, zortzigarren postura igo da sailkapenean, halere Morvedrerekin jokatzeke duen partida irabaziko balu, laugarren postura iritsiko litzateke donostiarrengandik bi puntura. Bere taldea zuzentzeaz gain, Capdevila Ligako golegilerik onena da, partidako 6,7 gol sartuta, Ester Somaza internazionalak ondo lagunduta (4,5 gol partidako).

European Leagueko multzoen faseko debuta urtarrilaren 11n izango da, larunbatean, Gascan, 18etan. Aurkaria Paris 92 izango da, Frantziako liga indartsuko laugarren sailkatua. Donostiara etorri baino lehen, urtarrilaren 3an Sambre Avesnois hartuko du eta 8an Merignac bisitatuko du. Paris 92k Placzek poloniarra eta Serdarevic frantziarra ditu atezain, lehen lerro indartsua N 'Guane eta Barbara Moretto eskarmentu handiko jokalariak, Sagna, Blonbou eta Kanoute gazteak lagun, eta indar handia hegaletan Cissoko, Provensier edo Fofanarekin eta Ouattara, pibotean.

Lehen itzulia Logroñon amaitu beharrean, klubean ondoeza ekarri duen Lehiaketa Batzordearen erabaki batean, super amara Bera Berak Replasa Beti Onak hartuko du urtarrilaren 15ean, asteazkena, Bidebietan (19etan), Gascan, IDK Euskotrenek Europako kanporaketako itzulikoa jokatuko baitu. Talde donostiarrak Batzordeari ohartarazi zion egoera hori gerta zitekeela, baina Grafometal La Riojaren aukeraren alde egin du, Errioxako Kirol Pabiloia urtarrilaren 15ean (oraindik ez dakigu zergatik) ezin izan zuela izan alegatu baitzuen, eta partida hori urtarrilaren 22an (asteazkena) jokatuko da. Kirol arloan eragozpen handiagorik ez dakarren arren, partida ofizial baterako Bidebieta eduki behar izateaz gain (azkena 2020ko martxoaren 7koa da, pandemiagatik liga gelditu egin baitzen), Bera Beran hasarre eragin duena da pribatuan Errioxako taldeak asteazken horretan jokatzea saihesteko dituen arrazoiak ez direla Lehiaketa Batzordeari azaldutakoak. Ildo horretan, super amara Bera Beraren asmoa da klubekin eta federazioarekin hausnarketa eta eztabaida bat irekitzea partida horiek kokatzeko irizpideei buruz.

Bidebieta eta Logroño artean, super amara Bera Berak Alemaniara bidaiatuko du, Frankfurtetik gertu, HSG Bensheim/Auerbach Flames taldearen aurka urtarrilaren 18an, larunbata. Alemaniako taldea bosgarren postura igo da joan den asteburuan Borussia Dortmund etxetik kanpo gainditu ostean, partidarik galdu gabe zegoen liderra, hain zuzen. Atsedenaldi honetan, Bensheimek bi jokalari galdu ditu, Sarah Dekker, Herbehereetako eskuin hegalekoa, hil honetan Esbjerg taldearekin fitxatu duena eta Alicia Soffel alboko alemaniarra.

Gascan jokatuko duen Europako bigarren partida urtarrilaren 26an izango da, -igandean 18etan-, Norvegiako Fredrikstad Ballklubben aurka. Gaur egun 12. postuan dago bere ligan, eta bi partida baino ez ditu irabazi. Europako bere lehen esperientzian Amicitia Zurich gainditu zuen QR2 ligan eta multzoen fasera iritsi zen Qr3ko aurkariak zuzenean ligaxkara sartu zutelako. Fredrikstadek Bensheim hartuko du urtarrilaren 12an.

Norvegiako taldea hartu ondoren, super amara Bera Berak aste garbia izango du otsailaren 1era arte non Valladoliden jokatuko duen. Otsailaren 5ean, asteazkena, Atticgo BM Elche (Gasca 19etan) hartuko du eta hurrengo astean Norvegiako Fredrikstad (otsailak 9, 18etan) eta Malaga (otsailak 12) lotuko ditu. Donostian geldialdi teknikoa egingo du otsailaren 15ean Parisera joateko eta 16an (igandea, 16etan) jokatzeko.

Conservas Orbe Rubensa Porriño (otsailaren 22an, asteazkena, Gasca) izango da Ligako hurrengo aurkaria eta super amara Bera Berak HSG Bensheim/Auerbach Flames hartuko du Gascan multzoen faseari (otsailaren 23an, igandea, 18etan) amaiera jartzeko.

Europako abonamendua  

Ligako sarrerak 

Denboraldi erdiko abonua

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores