Bera Bera

Select your language

Micaela Rodrigues 21 urteko brasildar internazionalak 2025eko lehen partidatik gutxienez 2026ko maiatzera arte indartuko du super amara Bera Bera, hau da, geratzen denboraldi hau eta hurrengoa. Eskuin hegalekoa, Sao Pauloko Pinheiros taldetik dator, 1.74 neurtzen du eta Brasileko selekzioarekin debuta egin berri du udazkenean, Rio de Janeiron jokatutako Centro Sur txapelketa irabazi duelarik.

super amara Bera Berak ia urtebete darama alboko ezkertiarraren bila eta bere garaian Micaela Rodriguesek Pinheirosekin zuen kontratua abenduaren 31n amaitu arte itxarotea erabaki zuen. Gaztea izan arren, Rodrigues jaurtitzaile ona da, jokua ondo irakurtzen du eta defentsan biagarenean aritzen da. Hortaz, Donostiako lehen lerroak ezkertiarra izango du Rodriguesekin, urtearen lehen zatian partida asko izango dituen testuinguru batean.

Izan ere, Micaela Rodrigues Donostiara urtarrilaren 3an iritsiko da, asteartean bere taldekide berriekin entrenatuko da eta asteazkenean debuta egin ahal izango du KH7 BM Granollersen aurka (Gascan, 19etan) eta European Leaguen, Paris 92ren aurka urtarrilaren 11n (Gascan 18etan).

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores