Bera Bera

Select your language

Hungaria, Suitza eta Austriako Europako Txapelketan parte hartu ondoren, eta Shula Gavilanen kasuan, 2025eko abenduko Herbehereetako eta Alemaniako Munduko Txapelketarako txartela lortu ostean, nazioartean ibili diren bost jokalariak taldearen dinamikan sartu dira gaur, eta taldekideek lehen eguna balitz bezala hartu dituzte.

Iberdrola Guerreras Ligako lehiaketara itzultzeko zortzi egun falta direnean, super amara Bera Berak Zuazo Barakaldoren aurka San Tomas bezperan jokatuko du, abenduaren 20an, ostiralean, Gascan (20etan). Larunbat honetan (18,30etan) Zallan, donostiarrek lagunartekoa jokatuko dute Replasa Beti Onak-en aurka. Imanol Alvarezek prest dituen jokalari guztiak deituko ditu. Beraz, Anne Erauskin, Carmen Arroyo, Lyndie Tchaptchet, Elba Álvarez eta Shula Gavilan jokalariek taldearekin bat egingo dute derbiari begira jarriko direlarik eta, era berean, Rocasa Gran Canariari begira ere (abenduak 28, 16etan). TDP). Urtarrila eta otsaila ilusionagarriak datoz baina, aldi berean, zorrotzak. Urtarrilaren 8tik otsailaren 23ra bitartean, super amara Bera Berak European Leagueko multzoen faseko sei partidak eta Guerreras Iberdrola Ligako beste sei jardunaldi jokatu beharko ditu, azken hauek asteazkenetan.

 

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores