Bera Bera Eskubaloi arduradun Tati Garmendiak klubak ligaxka horretarako diseinatu duen 'Europa gure esku' kartela eta abonua aurkeztu ditu gaur eguerdian Josean Gasca kiroldegian, urtarrilean eta otsailean jokatuko diren European Leagueko multzoen faseko hiru partiden egoitza.
Klubak sarreraren eta Europako partiden prezio finko gisa 15 euroei eustea erabaki du, halere, hiru partidak ikusteko abonua salgai jarri du 40,50 eurotan; gazte eta erretirodunen kasuan, 18,90 eurotan. Gascan kokapena ere hobea izango litzateke abonua eskuratzen duenak.
Bestalde, abonatuek % 50eko deskontua izango dute sarreretan, hau da, 7,5 euro ordainduko dituzte partidako (3,5 euro haurrek eta erretiratuek). Eta ez dute ezer egin behar, hau da, 22,5 euro horiek kontu korrentetik kobratuko lituzke klubak. Halere, partidetako batera joaterik ezin duen abonatuek klubari abisatu diezaiola, bere eserlekua salgai jartzearren.
Xehetasun horiek eman ondoren, Tati Garmendiak iradoki du “gauden egunetan super amara Bera Bera oparitzea aukera ona dela. 40 euroren truke, Europako hiru partida ikusteko aukera duzu etengabe Gascan”.
Baina hor ez dira aukerak amaitzen. Garmendiak azaldu duenez, “hurrengo partidatik aurrera” - super amara Bera Berak eta Zuazok abenduaren 20an jokatu behar duten derbian-, “denboraldi erdiko abonua eskura jarri dugu, 75 euroen truke 10 partida ikusteko aukera”. Abonatua izanik, %50eko deskontua bermatuta izango luke Europako partiden sarreretan edo, play-offetako balizko finalerdietako eta finaleko.
Kirol arloari dagokionez, Tati Garmendiak “ligaxka jokatzeko ilusioa” azaldu du, eta “EHFren exijentzia handitzeak suposatzen duen lana” azpimarratzeaz gain, "final-laurdenetara pasatzeko lehiatzeko asmo argia dugula" onartu du.
Zentzu horretan, eskerrak eman dizkio “ETBri igande arratsaldeetako parrilla irekitzeagatik”, bere ustez, “eliteko eskubaloia ikusteko aukera ona delako”.
Azkenik, “fasea jokatzea bakarrik ilusioa” berretsi du arduradunak, eta multzoa ikusita, “ez da erraza izango, baina ez dut uste ezinezkoa denik, ondorioz, final-laurdenetara iristea izango da erronka”. “Paper ona egiten badugu, aurrera egiteko aukera dago” adierazi du. “Jokalariek guztia emango dute, European League da helburu nagusia eta horrek ez du esan nahi liga bertan behera utziko dugunik” amaitu du.
Partiden datak eta ordutegiak:
· Larunbata, Urtarrilaren 11n Gascan, 18etan. super amara Bera Bera vs Paris 92
· Larunbata, urtarrilak 18. Alemania, 18etan HSG Bensheim/Auerbach Flames vs super amara Bera Bera
· Urtarrilak 26, igandea, Gasca 18etan super amara Bera Bera vs Norvegiako Fredristad
· Igandea, otsailak 9, Norvegia 18etan Fredristad vs super amara Bera Bera
· Otsailaren 16an, igandea, Parisen, 16etan. Paris 92 vs super amara Bera Bera
· Otsailak 23, igandea, Gasca. 18etan. HSG Bensheim/Auerbach Flames vs super amara Bera Bera