Bera Bera

Select your language

super amara Bera Berako jokalariek Ambros Martin hautatzailea konbentzitu dute eta ondorioz bihar 18 jokalariak Baseleruntz abiaturko dira, non debutari izango dira Portugalekin azaroaren 28an. Eta laurarentzat ere Europako goreneko txapelketan estrenaldia izango da: Lyndie Tchaptchet, Anne Erauskin, Carmen Arroyo eta Elba Álvarez.

Konfiantza gainezka dutela egingo dute gainera. European Leagueko multzoen faserako sailkapenaz gain, oso txapelketa ona egin dute Saint Étiennen, Frantzia gaindituta (28-29) eta atzo Txekiarekin berdindu (30-30), Tchaptchet protagonista. Nafarrak ez zuen Frantziarekin jokatu eta atzo sei gol egin zituen. Bi partidetan, Erauskinek bost gol egin ditu; Arroyok, lau eta Álvarezek, hiru.

Basel izango da C multzoko egoitza. Espainiak Portugal izango du aurkari ostegunean; larunbatean Frantzia eta abenduaren 2an, Polonia. Partida guztiak 18etan hasiko dira.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores