Bera Bera

Select your language

Zumaiako Pulpo taldearen 50. urteurrena dela eta, super amara Bera Berak Guerreras Iberdrola ligako zortzigarren jardunaldiko partida, MotiveMarket.com Gijon taldearen aurkakoa, Lubaki kiroldegian jokatuko da Azaroaren 5ean, asteartean, 19,30etan.

Ondorioz, Pulpo Eskubaloi klubak eskaera onartu du Bera Bera Eskubaloiak, partida ofizial batekin urte osoan egindako ospakizunak borobiltze aldera. Hortaz, super amara Bera Berak azaroaren 2an A Guardan itzuliko da ligara, asteartean Zumaian hartuko du Gijon eta bi egun izango ditu Donostian European Leagueko partida prestatzeko. Donostiarrek ostiralean bidaiatuko dute Lublinenera, bertan entrenatu larunbatean eta igandean, joaneakoa 18etan.

Taldea Valentziara joango da zuzenean Varsoviatik eta Morvedreren aurka azaroaren 12an jokatuko du Sagunton. Hurrengo egunean Donostiara itzuli eta hortik aurrera itzulera partida ahalik eta ondoen prestatu, izan ere, kanporaketa azaroaren 17an Gascan erabakiko da.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores