Bera Bera

Select your language

European Leagueko QR2 txapelketan Benfica gaindituta, MKL Funfloor Lublinen aurkako kanporaketaren datak eta ordutegiak zehaztu ondoren, super amara Bera Berak ‘txipa’ aldatu eta Guerreras Iberdrola Ligako bosgarren jardunaldiari dagokion partida du hizpide atzodanik, Conservas Orbe Zendal Porriñoren aurka (asteazkenean 20,30etan) jokatu beharrekoa.

Beraz, donostiarrek bi aldiz jokatuko dute aste honetan, izan ere larunbatean Elda Prestigio hartuko baitute Gascan (18etan).

super amara Bera Berak Porriñori egingo dio bisita, Sporten eta Lisboa Benficaren aurka Europan kanporaketa gogorra jokatu ondoren, European Leagueko QR2 ligako partidarik estuena izanik (62-60). Bestalde, Porriñok Brixen Südtirol talde italiarra aise gainditu zuen (37-70), baina Grafometal Errioxaren aurka galdu zuen ligako azken partidan. EHF European Cupeko hurrengo kanporaketan, Porriñok Bursa Buyuksehir BS turkiarraren aurka neurtuko ditu indarrak, gaur arratsaldean Vienan zozketak horrela sortatuz. Gipuzkoarrak zailtasunaren jakitun dira, izan ere, azken hiru partidetan bi berdinketa eman dira O Porriñon. Maitane Etxeberriak errealitate hori onartzen du. “Kostatzen ari zaigu azken urteetan, talde ona du eta sendotzen ari dira”. “Jokalari onak dauzkate, denbora daramate elkarrekin eta ondo ulertzen dute elkar” gaineratu du. Europako partidatik, Etxeberriak erabakigarria izan zen bere golari baino gehiago, “azken erasoak oso onak izan zirela komentatu dugu eta dena oso ondo bukatu zela”.

Lucia Pradesek, berriz, Europan izan duen lehen esperientzia “bizia eta zirraragarria” izan dela aitortu du. Atezainak adierazi du “pozik gaude helburua lortu dugulako eta gerra gehiago eman nahi dugu. Asko sufritu genuen, baina merezi genuen kanporaketa gainditzea”.

Pradesen ustez, Porriño “aurkari zaila eta gogorra da”, beraz, “bi puntuak lortzeko, 60 minutuz kontzentratuta egotea" eskatzen dio bere taldeari. Horretarako “intentsitate handiz lan egin behar dugu”; izan ere, bere ustez, “jokalari garrantzitsuak ditu posizio guztietan, eta oso ondo jakin behar dugu zertara jokatu behar dugun”. José Carlos Friera asturiarra eta Andrés Rosendo galizarrak zuzenduko ko dute O Porriñoko norgehiagoka. Streaming.

Larunbatean (18etan) Lucia Pradesek “partida berezia” jokatuko du Gascan, super amara Bera Berak Elda Prestigio hartuko baitu. “Nire familia izan da hiru urtez, baina guztia ematera aterako gara”. Florentinon Errioxaren aurka galdu arren, Pradesek uste du “Elda dinamika onean dago”. Bere ustez, “indartu da posizio guztietan”, nahiz eta Bea Escribano nabarmendu, “erreferentea baita niretzat”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores