Bera Bera

Select your language

Lehen taldeko 14 jokalarirekin – Maitane Etxeberria, Joku Olinpikoetan –, eta bigarren taldeko hirurekin, super amar Bera Berak helburu berberekin ekin dio gaur arratsaldean Josean Gasca kiroldegian 2024-25 denboraldiaurreari, hau da, tituluen alde borrokatu eta European Leagueko multzoen fasean sartzeko irrikan.

Fitxatutako bost jokalariak bertan izan dira Elba Álvarez zentrala, Lucía Prades eta Tamara Kostic atezainak; Eszter Ogonovszky eta Francisca Araujo Joao albokoak. Era berean, lehen entrenamendura joan dira Zilarrean jokatuko duten jokalariak, Eider Tapia pibote irundarra, Haizea Urretabizkaia eta Andrea Saez, Txinako Gazte Mailako Munduko Txapelketarako hautatua.

Beraz, super amara Bera Berak 15 jokalarirekin osatu du taldea, baina litekeena da bigarren taldeko jokalariren batek lehenengoarekin entrenatzea eta deialdiren batera joatea.

Gipuzkoarrek bost lagunarteko jokatuko dituzte Guerreras Iberdrola ligaren hasiera prestatzeko abuztuaren 31n Atarrabian, irailaren 7an eta 8an jokatuko den Iberiar Superkopa eta European Leagueko QR2 kanporaketa (urriaren 5ean eta 12an), Sport Lisboa eta Benficaren aurka.

Komunikabideen aurrean, Imanol Álvarez onartu du berriz asteko “gogokin” zegoela. “Aurredenboaldian kargak kontrolatu behar ditugu, lesioak saihesteko eta jokalari berriei lagundu behar diegu gure estiloan sartzeko”. Zentzu honetan, entrenatzaileak adierazi du “ondo fitxatu du, nahi genitien jokalakari, gure joku ereduan ondo sartuko direnak”. Álvarez ere “azken urteetako arantza” kendu nahi du, European League, alegia. “Multzoen fasea jokatzeko guztia eman behar dugu”. Azkenik, “motibagarria” ikusten du Maitane  Etxeberria aste honetan Joku Olinpikoetan debuta egitea.

super amara Bera Bera: Plantilla 2024-25

#

Izen Abizena

Nombre y Apellido

Postua

Posición

Jaiotze data

Fecha Nacim.

Denb.

Temp.

2

Elba Álvarez

Zentral

2001/05/26

1

3

Esther Arrojeria

Zentral

1994/02/11

13

4

Eszter OGONOVSZKY

Ezker albokoa

2003/07/14

1

6

Marie LOUIS

Ezker hegalekoa

2000/10/17

3

8

Alba MENÉNDEZ

Albokoa

1991/11/14

16

13

Laura HERNÁNDEZ

Ezker hegalekoa

1997/05/13

5

15

Maitane ETXEBERRIA

Eskuin hegalekoa

1997/01/15

12

18

Elke KARSTEN

Ezker albokoa

1995/05/15

2+3

20

Lyndie TCHAPTCHET

Pibota

2005/01/13

2

25

Anne ERAUSKIN

Eskuin hegaloekoa

1998/11/07

3

31

Shula GAVILÁN

Pibota

1996/03/07

4

33

Tamara KOSTIC

Atezaina

1999/10/13

1

55

Lucía PRADES

Atezaina

2001/10/05

1

70

Carmen ARROYO

Ezker albokoa

2004/03/03

2

99

Francisca Araujo JOAO

Albokoa

1999/04/10

1

Entrenatzaileak:

 

Entrenatzailea: Imanol Álvarez. Zazpigarren denboraldia jarrian. Beste bat, 2013-14an.

Bigarren entrenatzailea: Jon Begiristain. Bigarren denboraldia.

Fisioterapeuta: Cristian Mujika

Prestakuntza fisikoa: Ander Formoso (Ammma)

Psikologoa: Unai Arrieta

Delegatua: Txema Leal

Medikua: Txema Benito

 

Lagunartekoak

·         Abuzutak 9. Zaragoza 20etan super amara Bera Bera vs KH7 BM Granollers

·         Abuztuak 16-17: Summer BAG 2024 (Villacelama, León)

o    Abuztuak 16: Finalerdia

o    Abuztuak 17: Hirugarren izateko partida edo Final

·         Abuztuak 21: Egiako Txapelketa

·         Abuztuak 25: Elgoibar 18etan: super amara Bera Bera vs Zuazo

Kontutan hartzeko datak:

·         Abuztuak 31. Liga hasiera: Replasa Beti Onak vs super amara Bera Bera

·         Irailak 7-8 Iberiak Superkopa (berririk gabe)

·         Irailak 14: Lehen partida Gascan: super amara Bera Bera vs Caja Rural Aula Valladolid

·         Urriak 5-6 European League. Sport Lisboa e Benfica vs super amara Bera Bera

·         Urriak 12: European League. super amara Bera Bera vs Sport Lisboa e Benfica

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores