Bera Bera

Select your language

super amara Bera Berak Lucia Prades (22 urte, Castelló) eta Tamara Kostic (Belgrad, 24 urte) aurkeztu ditu gaur goizean Gascan, Elda Prestigiotik eta Serbiako Bekament taldetik etorri direnak. “Erantzukizun” horri “ilusioz eta lanerako gogo handiz” aurre egin behar izan diote, “eta daukagun guztia eman” adierazi dute.

Biek “ilusioz gainezka” daude proiektu berri hau hasteko. Gaur goizean elkar ezagutu dute, hedabideen aurrean urduri, eta Lucía Pradesek aitortu du “amets bat bizi duela txikitan jokatzen ikusten nituelako”. “Jokatzen ikusteak ematen zidan ilusioa, eta ametsa gauzatzen ari da", gaineratu du.

Bestalde, Tamara Kosticek onartu egin du “oso pozik” dagoela Bera Beran eta lau lehiaketetan (Liga, Europa, Superkopa eta Kopa) “arrakasta” izateko erronka duela. “Pixkanaka-pixkanaka” moldatuko dela taldera uste du, eta atezain gisa “azkarra” eta jaurtiketetan prestazio onak izango dituela zehazten du, “batez ere sei metroko jaurtiketetan”.

Aalla eta Silvaren bajak beteko dituzte. Pradesen ustez, “sakrifizioaren, jarreraren eta jokoaren eredu izan dira, eta gure onena eman nahi dugu, ahalik eta gutxien nabari daitezen baja horiek”. Eldak joan den denboraldian Gascan jokatu zuen Ligako partidan egon ez zen arren, Lucia Pradesek gogoan du Illunbeko Kopan “zaleen ekarpen handia”.

super amara Bera Berak pistako lehen saioa burutuko du bihar 18etatik Gascan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores