Bera Bera

Select your language

Espainiako Eskubaloi Federazioak gaur goizean eman du ezagutzera Emakumezkoen Zilarrezko Mailako taldeen osaketaren eta, era berean, 24-25 denboraldirako egutegia zozketatu du. Bera Berak irailaren 21ean egingo du debuta Donostian, Synerbot Welding La Jotaren aurka, lankidetza hitzarmena duen Zaragozako taldea, eta Aiala Zarautzen aurka itxiko du, etxean ere, 2025eko apirilaren 5ean.

Zilarrezko Mailako B multzoan kokatu dute Bera Bera Aiala Zarautz eta Mek Eibar Eskubaloia gipuzkoarrekin batera. Horrez gain Bizkaiko lau talde dira: Lauko Ermuko Errotabarri, Kukullaga Etxebarri, Grupo Kursaal Basauri eta Berango-Urduliz; Kantabriako hiru: Anabel Lee Camargo 74, BM Loizaga eta Caja Viva Bl«Sinfín Santander; bi nafar: Replasa Beti Onak eta BM Loyola eta Aragoiko beste bi: Schär Colores Zaragoza eta Synerbot Welding BM La Jota.

Ondorioz, gertuko joan-etorriak dituen multzoa, urrutienak Zaragoza, Santander eta Camargo direlarik. Donostiarrek Cangasen igotzea lortu zuten, bertan Sinfin gaindituta, eta Euskal Ligan Berango-Urdulizekin ere bat egin zuten, Bidebietakoak txapeldun geratu zirelarik.

Bera Bera dagoeneko lanean ari da taldea osatzen eta, besteak beste, Eider Tapia pibota izango da, denboraldi batez Aiala Zarautzen utzita egon ondoren.

Egutegia:

1. Itzulia

Zilarrezko Maila 24-25

2.itzulia

J1 Ira 21

Bera Bera

La Jota

J14 Abe 21

J2 Ira 28

Berango Urduliz

Bera Bera

J15 Urt 11

J3 Urri 5

Bera Bera

Mek Eibar

J16 Urt 18

J4 Urri 12

Camargo

Bera Bera

J17 Urt 25

J5 Urri 19

Bera Bera

Errotabarri

J18 Ots 1

J6 Urri 26

Basauri

Bera Bera

J19 Ots 8

J7 Aza 2

Bera Bera

Loizaga

J20 Ots 15

J8 Aza 9

Colores Zaragoza

Bera Bera

J21 Ots 22

J9 Aza 16

Bera Bera

Kukullaga Etx.

J22 Mar 1

J10 Aza 23

Loyola

Bera Bera

J23 Mar 8

J11 Aza 30

Bera Bera

Sinfín

J24 Mar 22

J12 Abe 7

Bera Bera

Beti Onak

J25 Mar 29

J13 Abe 14

Aiala Zarautz

Bera Bera

J26 Api 5

 

Euskal Liga eta Euskal Kopa

Lacturale Bera Berak ere badu egutegia , Euskal Ligan zein Euskal Kopan. 24-25 denboraldian debutatuko du txapelketa honetan, kadete mailan San Adrian neurtuko da, etxetik kanpo, irailaren 14an eta Eibar Eskubaloiaren aurka etxean, irailaren 28an. Jubenil mailan, Lacturale Bera Berak Elgoibar hartuko du irailaren 21ean eta Eibar bisitatuko du astebete geroago.

Ligan, egutegia berdina da jubenil nahiz kadeteentzat. Lacturale Bera Berak irteera zailak ditu: Orio (urriaren 5ean), Zarautz (urriaren 26an), Urdaneta (azaroaren 16an), Eibar (abenduaren 14an) eta Elgoibar (urtarrilaren 19an). Etxean, berriz, San Adrian (urriaren 19an), Basauri (azaroaren 9an), Pulpo (azaroaren 30ean) eta Kukullaga (abenduaren 21ean) hartuko ditu.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores