Bera Bera

Select your language

Bera Bera eskubaloiko arduradun Tati Garmendia Espainiako Eskubaloi Federazioak larunbatean Santanderreko Biltzar Jauregian antolatu zuen Batzarrean izango zen klubaren ordezkari gisa. Bertan, 2024-25 denboraldirako lehiaketa sistema berria eta kirol egutegia onartuko ziren, besteak beste.

Berritasunen artean, Guerreras Iberdrola ligak 14 talde izango ditu. Oviedok maila galduta, Grafometal La Riojara, Morvedre eta Zuazo igo dira gorenera. Hala ere, play-offek bi denboraldi hauetan izan duten arrakasta ikusita, batez ere pabiloietara ikusle gehiago erakartze aldera, Federazioak, klubek eta jokalariek play-offak mantentzea erabaki zuten maiatzaren 11n, Koparen inguruan, Donostian egin zen bileran. Aurten erabilitako sistema aldatuz, hain zuzen. Alde horretatik, final-laurdenetako eta finalerdiko kanporaketak golen aldearekin erabakiko dira, sailkapenean okerren gelditu den taldearen pistan hasiko delarik. Finalerako, aldiz, hiru partida zehaztu dira eta txapeldunak bi irabazi behar ditu, ondoen sailkatutako taldearen etxean jokatuz aurrena eta, behar izanez gero, hirugarren partida ere bai. Beste berritasunetako bat da liga erregularra egin ondoren, okerren sailkatutako taldea Urrezko mailara jaitsiko dela, eta play-down-a 10. postutik 13.era sailkatutako taldeek jokatuko dutela, ligan euren artean lortutako puntuak kontutan hartuz.

Iberiar Superkopa Portugalen jokatuko da, irailaren 7an eta 8an, eta 2025eko martxoaren 13tik 15era datak LXVI edizioko Koparako gorde dira.

Aldaketa horiek guztiak Batzarrean bozkatuko dira. Batzarrak, halaber, Guerreras Iberdrola Ligako taldeentzat abuztuaren 31n hasi eta maiatzaren 31n amaituko den kirol-egutegiaren datak onartu zituen. Zilarrezko Mailako liga erregularra, berriz, irailaren 21ean hasi eta apirilaren 5ean amaituko da – 14 taldeko lau multzoz osatuta dago eta Bera Beraren bigarren taldeak bertan hartuko du parte –. Multzo bakoitzeko lehen bi sailkatuek Urrezko Mailara igotzeko bi plazak jokatuko dituzte, eta multzo bakoitzeko azken bi sailkatuek, berriz, maila galduko dute. Bestalde, Batzarrak argi berdea eman zion atzerritarren (Espainiako selekzioarekin jokatzeko aukerarik ez dutenak) kopurua seitik zazpira pasatzeari. Halaber, taldeek hogeigarren jardunaldira arte fitxatu ahal izango dute, eta Ligako bertako jokalariak 2025eko urtarrileko lehen partidara arte ere bai. Zilarrezko taldeentzat ere jasotzen da aukera hori, eta txapelketa amaitu baino hilabete lehenago amaituko zaie fitxatzeko epea.

Europako postuen banaketari dagokionez, Ligako txapeldunak European Leaguerako lehen postua lortuko du, bigarrena Liga erregularreko garailearentzat izango da, eta biak talde bera izango balitz, liga erregularreko bigarrena. EHF European Cupeko bi postuak liga erregularreko bigarrenarentzat eta Erreginaren Kopako txapeldunarentzat izango dira, Kopako txapeldunak lekua izango balu, Kopako txapeldunordeak hartuko luke plaza hori.

Datak: Guerreras Iberdrola liga: abuztuak 31 – Maiatzak 31; Zilarrezko maila: irailak 14 – Apirilak 5

Datak

Guerreras Iberdrola Liga

Zilarrezko maila

Abuztuak 31

J 1

 

Irailak 7-8

Iberiak Superkopa

 

Irailak 14

J 2

J 1

Irailak 21

J 3

J 2

Irailak 28

 

J 3

Urriak 5

J 4

J 4

Urriak 12

J 5

J 5

Urriak 19

J 6

J 6

Urriak 26

 

J 7

Azaroak 2

J 7

J 8

Azaroak 9

J 8

J 9

Azaroak 16

J 9

J 10

Azaroak 23

 

J 11

Azaroak 30

 

J 12

Abenduak 7

 

J 13

Abenduak 14

 

J 14

Abenduak 21

J 10

 

Abenduak 22

 

J 15

Abenduak 28

J 11

 

Urtarrilak 11

J 12

J 16

Urtarrilak 18

J 13

J 17

Urtarrilak 25

J 14

J 18

Otsailak 1

J 15

J 19

Otsailak 8

J 16

J 20

Otsailak 15

J 17

J 21

Otsailak 22

J 18

J 22

Martxoak 1

J 19

J 23

Martxoak 14-16

Erreginaren kopa

 

Martxoak 22

J 20

J 24

Martxoak 29

J 21

J 25

Apirilak 2

J 22

 

Apirilak 5

J 23

J 26

Apirilak 19

J 24

 

Apirilak 27

J 25

 

Maiatzak 3

J 26

 

Maiatzak 7

Playoff: ¼ joanekoa

Kanporaketa igoera joanekoa

Maiatzak 10

Playoff: ¼ itzulera

Kanporaketa igoera itzulera

Maiatzak 14

Playoff: 1/2 joanekoa

 

Maiatzak 17

Playoff: 1/2 itzulera

 

Maiatzak 21

Playoff: Final 1. Partida

 

Maiatzak 24

Playoff: Final 2. Partida

Lauko Finala

Maiatzak 31

Playoff: Final 3. Partida

 

 

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores