Bera Bera

Select your language

Erreginaren Kopako azken fasearekin batera, Bera Berako bigarren taldea Cangasera joan zen eta bertan Zilarrezko Mailara igotzea lortu zuen, hiru partidak irabazita, bereziki atzo Tapería Dos Chata antolatzailearen aurka jokatutakoa, txartela bi taldeetako batek eskuratu baitzuen.

Bera Bera serio hasi zen, 2-6ko emaitzarekin, defentsan sendo, eta Zolezziren lau golekin. Errenta horri eutsi zion lehen zatian, Elene Vazquezek hartu zuen lekukoa (9-14) eta June Del Campok bi golekin itxi zuen atsedenaldia iritsi aurretik (11-16).

Bigarren zatian, donostiarrek errentari eutsi zioten, baina Laura Magdalenoren bitartez Cangas hurbildu zen (18-20). Elene Vazquez, June Del Campo, Ruiz de Gauna eta Lizeagaren artean tarte zabalako egin zuten Zilarrezko igoera ospatutzeko azken minutuetan (23-30).

Ondorioz, Bera Bera Estatuko maila batean lehiatuko da datorren denboraldian, besteak beste, Aiala Zarautz eta MEK Eibar Eskubaloia talde gipuzkoarrekin, Ermuko Errotabarri, San Adrian, Grupo Kursaal Basauri eta Kukullaga talde bizkaitarrekin, Beti Onak eta Loyola talde nafarrekin, Zaragozako Jota, Castro Urdiales edo Lleidarekin batera.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores