Bera Bera

Select your language

Lehen zati harrigarri batean, super amara Bera Berak Costa del Sol Malaga gainditu du jokoaren kontzeptu guztietan, finalerdia hausteko, bigarren zatian errenta kudeatzeko eta KH7 BM Granollers gaindituta, finalean zain zegoen Caja Rural Aula Valladolid agurtzeko. Gainera, Ilunben final bera jokatuko da kadete mailan 11etan.

Imanol Alvarezek Ligako Gascako partidaren planteamendu bera jarri du lehian, oraingoan bi pibotak erdian jarrita eta biak kontrara igotzen zirela. Donostiako defentsak maila oso altua eman du, Malagako lehen lerroa itotzen, Arderiusek taldekideei hutsuneak topatzen saiatu arren. Gainera, Maddi Aalla bikain aritu da atepean – zazpi geldialdi lehen zatian – eta 6-5az geroztik, super amara Bera Berak 7-1eko partziala lortu du, Arrojeria (6/6) eta Hernandez (6/8) jokalarien eraginkortasunari esker.

Gallardok bi aldiz gelditu du partida, Castellanosera aldatu du, 7x6 jarri du baina ezin izan du aldea murriztu atsedenaldira iritsi aurretik (18-10).

Bigarren zatian, Costa del Sol Malaga kemen handiagoarekin pistaratu da eta Cesáreoren bitartez aldea murriztu du, hala ere, Etxeberriak bi jokaldiekin abantaila itzuli du (20-12). Hala ere, Malagak 7x6 jokatzen jarraitzen zuen eta gipuzkoarren artean nolabaiteko nahasmena eragin du 1-6ko partziala lortzeraino, Cesareok ate hutsez sartutako golari esker (21-18).

Alvarezek partida gelditu du eta berriz ere bere taldea lanean jarri da. Cavok barneraketa egin du, Etxeberriak Castellanos ez du barkatu du eta ate hutsean sartu du 30 metrotik, abantaila erosoa itzultzeko (24-18). Gainera, bat gutxiago zela taldea, lezokoak fly bat konektatu du Arrojeriarekin – partidako MVP – Illunbe altxatzeko (27-21). Azken minutuetan bi taldeen arteko gol trukea egon da azken markagailura iristeko (30-25), gaur 3.619 ikusle izan direlarik.

Fitxa teknikoa: Super amara Bera Bera 30, Costa del Sol Málaga 25

super amara Bera Bera 30 (18+12): Aalla, Etxeberria (4), Arrojeria (8), Tchaptchet, Gavilan (1), Menéndez, Boada (3) -hasierako zazpikoa- Hernández (8, 3p), Fernandes (3), Arroyo, Blanco, Cavo (3), Erauskin eta Silva (o.a.)

Costa del Sol Málaga 25 (11+14): Castellanos, Sole López (2), Doiro (2), Cesáreo (5), Arderius (2), Espe López (3) eta Medeiros (1) – siete inicial- Bitolo (2p), Campigli (2), Bravo (2), Lima (1), Cuadrado (1), Pessoa eta Fernández (o.a.)

Epaileak: Miquel Florenza eta Jordi Ausàs (kataluniarrak)

Kanporatuak: Tchaptchet (2), Hernández, Arroyo (super amara) eta Bitolo, Cuadrado (Costa del Sol Málaga)

Partzialak: 2-2, 6-4, 10-6, 13-6, 16-7, 18-10 – atsedenaldia- 20-13, 21-16, 25-18, 27-21, 29-22 eta 30-25

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores