Bera Bera

Select your language

Espainiako Eskubaloi Federazioak maiatzaren 10etik 12ra bitartean Zilarrezko Mailara igotzeko senior mailako sektoreak hartuko dituzten sei egoitzak ezagutzera eman du gaur. Bera Bera B sektorean dago, Cangasek (Pontevedra) hartuko duena. Bertan Tapería Do Chata BM Cangas, Covadonga eta Balonmano Sinfín taldeekin topatuko dira donostiarrak.

Lehen sailkatuak bakarrik lortuko du Zilarrezko igoera. Euskadiko txapelketa bereganatu zuen Bera Berak, Cangas bigarren postuan geratu zen galiziarren liga erregularrean (18/14 garaipen) baina lauko finalean garaipena lortu zuen. Bestalde, RGC Covadongak azken faseko hiru partidak irabazi zituen Asturiasen eta Balonmano Sinfín taldeak hirugarren sailkatu zen Kantabriako ligan.

Igoera fasea eta Donostian burutuko duen Erreginaren Kopa (kadete mailako Koparekin batera) data berak dituztenez, Bera Berak ezin izan du sektorearen antolaketa eskatu.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores