Bera Bera

Select your language

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kirol Departamentuak Carmen Adarraga 2024 saria Tati Garmendiari ematea erabaki du, eskubaloiko jokalari, entrenatzaile eta zuzendari gisa egindako ibilbide bikaina osatzeaz gain, kirolean berdintasuna sustatzeko eta emakumeen talentuaren alde egiteko konpromisoagatik ere, eliteko kirolarien lehiaketa-baldintzak duinduz.

Kultura, Gazteria, Kirol eta Lankidetzako foru diputatu Goizane Álvarezen iritziz, Tati Garmendia “figura enblematikoa da Gipuzkoako kirolean, bere eragin eta lidergoagatik. Kirolean zein berdintasunaren sustapenean eskubaloian egiten duen dedikazioa eta ekarpena etorkizuneko kirolari fisikoen belaunaldientzako adibide inspiratzaileak dira”.

Carmen Adarraga Sariaren helburua da sari tze a eta publikoki aitor tze a kirolean bideak irekiz eta berdintasunaren aldeko aldaketa eta eraldaketa sozialak eraginez beren jarrera edo ibilbidearengatik nabarmen tzen diren per tso na fisiko edo juridiko publiko edo pribatuen jarduna.

Sariaren bidez, per tso na horiek nabarmendu nahi dira, zeinak mugarri baitira kirolaren munduan nesken eta emakumeen beste belaunaldi batzuei bidea irekitzeko, pertsonak horiek zeinak, kirolaren bidez, emakume belaunaldi berriei eusten baitiete eta inspiratzen baitituzte, hartara gizarte bidezkoago, orekatuago eta askeago eraikitzeko.

Martxoaren 14an jasoko du saria Tati Garmendiak, Kiroletxean. “Ohore handia da sari hori jasotzea, kirolean berdintasunaren alde egiten dugun lana indartzen baitu eta gure jarduera fisikoa duintzeko bultzada bat suposatzen du” adierazi du Bera Bera Eskubaloiko arduradunak.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores