Bera Bera

Select your language

Espainiako Eskubaloi Federazioak gaur goizean jakinarazi duenez, Erreginaren Koparen XLV edizioaren zozketa otsailaren 20an (asteartea, 12,30ean) egingo da Donostiako Aquariumeko Auditorioan.

2022an bezala, Illunbeko Donostia Arenan jokatuko da Erreginaren Kopako azken fasea maiatzaren 10etik 12ra. Edizio harekin alderatuta bi talde Conservas Orbe Rubensa Porriño eta Elda Prestigio izango dira nobedade. Eta gainontzekoak: Costa del Sol Málaga, Atticgo BM Elche, Mecalia Atlético Guardes, Caja Rural Aula Valladolid, Conservas Orbe Rubensa Porriño, Elda Prestigio, KH7 BM Granollers eta super amara Bera Bera.

Zozketak ere azken bi edizioekin alderatuta berrikuntza batekin datorkigu. Talde antolatzaileak ezingo du aukeratu koadroaren zein alde nahiago duen; beraz, txapelketa osoan etxeko talde gisari eusteko, lehen koadroaren goialdean kokatuko da. Beste aldean, beste zerrendaburua, KH7 BM Granollers, 2023an Kopako txapeldunorde izan zenean, antolatzailea eta txapelduna bera delako.

Federazioak talde bakoitzeko entrenatzailea eta jokalari bana deitu ditu zozketara. Ondoren, maiatzaren 10erako aurreikusita dauden final-laurdenetako partiden ordutegiak ezarriko dira.

Horrez gain, kadete mailako taldeak ere Gipuzkoako hiriburura etorriko dira, zozketa otsailaren 20an ere egingo delarik. Kasu honetan, zortzi taldeak bi multzotan banatuko dira, bakoitzak 20 minutuko hiru partida jokatuko ditu eta multzo bakoitzeko irabazleek Illunben jokatuko dute finala, senior finala baino ordu batzuk lehenago.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores