Bera Bera

Select your language

Lepo zengoen Josean Gascan lehengo larunbatean Costa del Sol Málagaren aurrean lortutako garaipena dela eta “astea hobeto joan dela” onartuta, Imanol Álvarezek “froga moduan” hartu du Conservas Orbe Rubensa Porriñoren aurkako neurketa (larunbatea 19etan TVG). “Etxean Malagarekin jokatu genuen eta orain etxetik kanpo tokatzen zaigu aurkari arriskutsu baten aurrean, bere helburuak dituena”. “Konplikatua izango da, oso” ohartarazi du.

Larunbateko garaipenak zer ematen dion taldeari galdetuta, super amara Bera Beraren entrenatzaileak azaldu du “batez ere konfirmatzen digu gaizki egiten ditugun gauzak ondo eginez gero talde lehiakorra garela eta sasoi onean zegoen oso talde on bati aurre egiteko eta average delakoa lortzeko zorian egon zena” eta gaineratu du “taldeak nora joan behar duen erakusten duena”.

Horregatik larunbateko O Porriñon joera berrestea nahi du. “Ez da denbora asko igaro eta espero dut kontzeptu horiek ez ahaztea. Guardesen porrota irakasgai bat izan zen eta Malagaren aurkako garaipena ere bai, bi bide oso ezberdinak jorratu ditugu, ondorioz, hasieratik aktibatuta irten behar dugu eta indartsu”. Bere ustez “partida batzuetan hasiera kaxkarra izateak minutu asko markagailuan atzetik joatea eragin zigun baina orokorrean lehiatu egin dugu beti eta ondo jokatzeko gaitasuna izan dugu”.

Conservas Orbe Rubensa Porriñoren inguruan, Álvarez ohartarazi du “eszenatokia aldatzen da, ez da pista erraza eta denboraldi hasierako asmoak betetzen ari den talde on baten aurka arituko gara”. Bere iritziz Ismael Martínez entrenatzaileak “jendea oso sartuta dauka, talde orekatua da, ondo landuta eta zailtasunak jarriko dizkigu”. Horregatik eskatu dio bereari “aurkaria dela delakoa gu geu izan eta lehiakorrak”.

Joaneko partidan gol gutxi eman ziren (22-20). Álvarezek gogoratzen du “defentsan ondo egon ginen baina baloi galerak eta jaurtiketak izan ziren arazoak”. Honen inguran dio “erasoan baloi galera gutxi izan ohi ditugu orain” eta eskatu du “defentsan aktibo egonez gero korrika egiteko aukera izango genuke”.

Ligan dagoen parekotasunaz galdetuta, super amara Bera Beraren entrenatzaileak dio “lehen eta seigarrenaren arteko postuak ez daude oraindik finkatuta, elkarren aurkako partida ugari gelditzen dira oraindik eta talde guztiek ahalik eta ondoen sailkatzea dute helburu”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores