Bera Bera

Select your language

Ligako etenaldiak, oraingoan Espaniako gazteen txapelketak eraginda, “lehiatzeko erritmoa hausten digula” onartuta, gaur goizean komunikabideen aurrean, Imanol Álvarezek, uste du bere taldea “ondo dagoela” larunbatean Mecalia Atlético Guardesi A Sangriñan aurre egiteko “partida polita jokatzeko baina zaila izango dena”.

Guerreras Iberdrola Ligako azken partidarekin alderatuta, Gascan Elda Prestigioren aurka, super amara Bera Berak Maitane Etxeberriarekin osatuko du deialdia, aitzikik Elke Karsten – urtarrilaren 27an Malagaren aurka prest egon liteke– eta June Loidi – gaur taldearen dinamikan sartu da, baina kontuz handiarekin– baja izango dira. “Aste honetan lehiatu gabe, erritmoa hausten digu, eta horrek zalantzak sortzen dizkigu beti”, aitortu du entrenatzaile ermuarrak. Hala ere, “nora joan nahi dugun argi dugu, zein partida jokatu behar dugun A Guardan eta noren aurka jokatu behar dugun”.

Elchek atzo jardunaldia aurreratu zuen Rocasa aise gaindituz eta Malagarekin –Gijon hartuko du gaur – eta super amara Bera Berarekin bat egin du sailkapenean. Imanol Alvarezek Ligako “berdintasuna agerian uzten duela” adierazi du. “Astelehenean Aulak 11 golgatik galdu zuen Granollersen, horrek esan nahi du agian ez zela hain txarra Granollersen batu genuen puntua”. Bere hausnarketan, Alvarezek uste du “puntuak ahal duzun leku guztietan atera behar ditugu, edonork galdu dezakegula jakinda”. Hilabete honetan, super amara Bera Berak Guardes, Malaga, Porriño eta Elchen ditu aurkari, “eta partida bakoitzari duen garrantziarekin egin behar zaio aurre, eta guk puntuak lortzen baditugu norbait egongo da kale egingo duena, eta horrek aukera ematen du sailkapenean goian  mantentzeko”.

Aurkariari dagokionez, super amara Bera Berako entrenatzailearen ustez, “Guardesek aldaketa asko bizi izan zituen denboraldi hasieran baina egungo egoeran eta etxean jokatzekoa, biak batzen baditugu, oso partida zaila izango dugu”.

Hasi berri den 2024rako dituen nahiei buruz, “lesio fisikoak gehiago errespetatzeko” eskatu du Alvarezek. “Lesio larri bakarra izan dugu –Louisek Guardesen aurka Gascan jasan zuena-, baina ez digute jarraitutasuna izaten utzi, eta jokalari batzuek jarraikortasun hori behar dute bertsiorik onena emateko”. “Jokoaren bidean sakondu, puntuak batu – jarraitzen du- eta Ligako eta Kopako azken zatira iritsi, mundu guztia indartsu dagoela”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores