Bera Bera

Select your language

Guerreras Iberdrola Ligara Gascan itzultzearen inguruan hedabideen aurrean egindako agerraldian, Imanol Álvarezek nahiago du Granollesen iragan ostiralean gertatutakoa “ahaztea baino, ikastea”. Izan ere, “partidan sartzea asko kostatu zitzaigun eta, nire ustez, merezi ez genuen puntu bat irabazi genuen”.

“Zalantza genuen nola itzuliko ginen gu, bagenekien Granollers ez zela ondo itzuli, Porriñon galduta, baina ziur geunden bertsio hobea emango zutela”. “Gure hasiera kaskarraren ondorioz, -azaldu du- defentsa-intentsitate bajuarekin, hamar minututan berreskuratu zuten 60 minutuan Porriñon galdu zuten konfiantza”.

Azaroaren 19an jokatu zen Gascan azken partida, Europari zegokiona Sola HKren aurka giro aparta zelarik eta iaz jende asko joan zen pabiloira garai hauetan. Klubak Familiaren Eguna izendatu du, eta hainbat zozketa prestatu ditu ostiralean 20etan Gascara joango den jendearen artean, super amara, Gesalaga, Lacturale, Petritegi, Lizeaga eta Occident eskainitako produktuak, alegia.

Elda Prestigio igo berri den aurkaria hartuko du Gascan super amara Bera Berak. Imanol Alvarezek uste du “partida zaila izango dela, talde ona delako, ondo jokatzen duelako, gauzak ondo egiten dituelako eta ez digutelako lasai jokatzen utziko”. “Entrenatzaile berria dauka – Vanesa Amorosek Chema Vivesen lekua hartu zuen-, irabaztetik dator, eta ez da erraza izango” adierazi du ermuarrak. Bajak direla eta – Karsten eta Loidi ziurtzat jo ditu, Etxeberria (orkatila bihurritu zuen) eta Arroyo (gastroenteritisa) zalantzak diren bitartean, Alvarezek ohartarazi du “guri egokituko zaigula gure mailarik onena ematea”. super amara Bera Berako entrenatzaileak ez du zalantzarik: “Granollersen ez bezala helduko diogu partidari mentalki eta etxean izanda nahikoa da taldea hasieratik amaierara lehiatzeko”.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores