Bera Bera

Select your language

super amara Bera Berako espedizioa, Louis, Loidi eta Karsten jokalarien bajekin, gaur eguardian abiatu da Autocares Davidekin Granollersera, bihar, ostirala, 20,30etan Guerreras Iberdrola Ligako bigarren itzulia irekitzeko Palaun, KH7 BM Granollersen aurka (Tania Rodríguez – valentziarra– Lorena García – aragoikoa–).

Hilabete pasatu da azkeneko norgehiagokatik, Sola HKren aurkako European Leagueko kanporaketaren ondoren Gascan izan zena eta 44 egun Ligako azken partidatik (Valladoliden berdinketa izan zelarik). Puntu horrek bakarka lidergoa ematen zion, Atticgo BM Elxek A Guardan galdu zuelako handik bederatzi egunera. Horrela, super amara Bera Bera líder iritsi zen lehen itzulira – asteartean itxi zena Conservas Orbe Rubensa Porriñoren garaipenarekin KH7 BM Granollersen aurka (30-20) –.19 punturekin, Elx eta Costa del Sol Malagarekin baino puntu bat gehiagorekin; bi Caja Rural Aula Valladolidekiko, bost Porriñorekin, zazpi Mecalia Atlético Guardesekin eta bederatzi Granollersekin eta Rocasarekin, lehen zortzi sailkatuak.

Atarikoan Imanol Alvarezek erronka, iaz bezala, liga erregularra irabaztea zela azaldu zuen, European Leagueko postua bermatzeko eta play-offetan kantxa faktorea alde izateko.

Era berean KH7 BM Granollersen kalitateaz ere ohartarazi zuen entrenatzaileak eta Porriñon galdu izanak arriskutsuago egingo zuela. Somaza eta Guarieiro, Munduko Txapelketan egon direnak, golegile onenen artean daude, partidako bost gol baino gehiagorekin, baina Capdevila, Kofler edo Bera Berako jokalari ohia den Cristina Polonio ere dira kontuan hartu beharreko izenak. Partida Vallès Oriental Televisionen egongo da zuzenean ikusgai.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores