Bera Bera

Select your language

2023ari agur esateko, super amara Bera Bera abenduaren 22an Granollersen izango den Liga txapelketarako itzulera prestatzen ari da, baina dagoeneko hainbat ekintza antolatzen ari da abenduaren 29an Josean Gasca kiroldegian (20etan) Elda Prestigioren aurka jokatuko duen norgehiagokari begira.

Familiarekin denbora asko pasatzen dugun egunak direla aprobetxatuz, super amara Bera Berak ostiral horretan Gascako harmailak itxura ona izan dezaten lagundu nahi du, horretarako, bere babesleekin batera zozketa batzuk egingo ditu, partidara joaten diren pertsona guztiek parte hartzeko aukera izango dutelarik.

Horrela, atsedenaldian, besteak beste, Lizeaga eta Petritegiri esker sagardoa zozketatuko da, Lacturalek esnea eta esnekiak eskainiko du, bi lagunentzako afaria Berrobiko Iriarte jatetxea Occidenti esker; 200 euroko kupoia Gesalaga-Okelan online erosteko eta 285 euro inguruko balioa duen super amarako orga bat. Partida ikustera joaten diren guztiek parte hartu ahal izango dute zozketan.

Partida ostiralean izanik, egun aproposa da Bera Bera eskubaloiko harrobia osoaren argazkia egiteko, hau da, talde guztiak bilduko ditu, neskak eta mutilak, eskola, infantilak, kadeteak, gazteak eta seniorrak.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores