Bera Bera

Select your language

super amara Bera Berak X. Ciudad de Valladolid Saria gainditu du Caja Rural Aula Valladolid Huerta del Reyn gaindituta (30-31) partida osoa menperatuta.

Partida hasieran bi taldeak erritmo ezartzen saitu dira baina gipuazkoarrak gehiago asmatu dute, Carmen Arroyoren eta Anne Erauskinen bidez, abantaila txiki bat ireki dute (6’: 4-6), , Valladolideko neskek erasoko arduera banatu dute lehen lerroaren eta Inoa Lucioren artean, donostiarren defentsa sutsuari gainditze aldera.

Minutuek aurrera egin ahala, super amara Bera Bera aise zegoen, eta lau goleko abantaila lortu du (13’: 6-10). Alde hori hamar golera arte luzatu da lehen zatia amaitzeko hamar minutu falta zirela, Caja Rural Aula Valladolidek arazoak zituela (16’: 7-16). Elene Vazquez, Anne Erauskin eta Alba Menendezen kanporaketei esker, etxekoek arnasa hartu eta super amara Bera Beraren hauspoa geldiarazi zuten (25’: 10-17). Erreakzioa ez da nahikoa izan, atsedenaldira bederatzi goleko tartea zegoen (13-22).

Bigarren zatiak ez du  partidua aldatu, super amara Bera Berak nagusi izaten jarraitu du. Caja Rural Aula defentsan estutu du, baina arazoak izan ditu gipuzkoarren lehen bolada geldiarazteko. Hala ere, bost golera murriztea lortu du (48’: 23-28) defentsan estutuz eta erasoan gauzak hobeto eginez, Claudia Moreno inspiratu batekin hegaletik. Aurrean, Lyndie Tchaptchet nagusi.

Valladolideko taldea partida berdintzetik oso gertu egon da azken bost minutu zoroetan, 6-2ko partzialarekin. Baina azkenean, super amara Bera Berak lortu du garaikurra.

Fitxa teknikoa: Caja Rural Aula Valladolid 30, super amara Bera Bera 31

Caja Rural Aula Valladolid: Alicia Robles (atezaina, 5 geldiketa), Elba Álvarez (4), Jimena Laguna (3), Irene Botella (2), Laura Bazco (1), Inoa Lucio (4) María Antón (2) -hasierako zazpikoa- Valeria de las Moras (3), Clara Gutiérrez (-), Teresa Álvarez (2), Sara Martín (2), Savina Bergara (3), Amina Sarr (atezaina, 3 geldialdi), Claudia Moreno (4) eta Carmen Sanz (atezaina, 6 geldiketa).

Super Amara Bera Bera: Maddi Aalla (atezaina, 6 geldiketa), Esther Arrojería (1), Lyndie Tchaptchet (4), Anne Erauskin (3), Lydia Blanco (3), Carmen Arroyo (4), Alba Menéndez (4) -hasierako zazpikoa- Alice Fernández (atezaina, 3 geldiketa), Emma Boada (2), Laura Hernández (5), Elene Vázquez (2) eta Eider Tapia (2)

Partzialak 5 minuturo: 3-4, 4-6, 6-11, 7-16, 10-17 (atsedenaldia), 17-24, 20-27, 21-28, 23-28, 24-29 eta 30-31.

Epaileak: Álvaro García eta Iván Álvarez. Irene Botella (Caja Rural Aula Valladolid) eta Carmen Arroyo, Elene Vázquez, Anne Erauskin, Alba Menéndez eta Laura Hernández (Bera Bera super amara) kanporatu zituzten.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores