Bera Bera

Select your language

Jokatutako hamaika partidetan 19 puntu eskuratuta, super amara Bera Berak lider amaitu du Guerreras Iberdrola Ligako lehen itzulia, Atticgo BM Elche baino puntu bat gehiago eta bi puntuko aldea Costa del Sol Malagarekin eta Caja Rural Aula Valladolidekin.

Gipuzkoarrek azaroaren 9an jokatu zuten ligako azken partida, Valladoliden berdindu zuten, egun horretan bertan Costa del Sol Malagak amore eman zuen Telden eta joan den larunbatean (azaroak 18) Atticgo BM Elxek porrota jaso zuen A Sangriñan. Ordura arte, ligako lau talde hauek elkarren arteko partidetan baino ez zuten punturik utzi: super amara Bera Berak Malagan galdu zuen eta Valladoliden berdindu; Valladolidek Malagan eta Elxen galdu zuen, eta Malagak Elxen eta hauek etxean super amararekin.

Donostiarren ikuspegitik, azpimarratzekoa da super amara Bera Bera sailkapenean gertu dituen taldeen kantxak bisitatu dituela: Elx, Malaga eta Valladolid, alegia eta hiru puntu lortu dituela. Telden ere irabazi du, baita ere Elda edo Gijon, etxean bigarren itzulian estutuko duten taldeak. Ondorioz, donostiarrek talde hauek hartuko dituzte Gascan, sei partida jokatuko ditu etxean eta bost kanpoan, eta helburua liga erregularrean lidergoa errepikatzea da, iaz bezala, European Leaguera zuzenean eta kantxa faktorea alde dituela, hau da, bigarren partida etxean jokatuko luke play-offean.

Abenduaren 22an, ostirala, hasiko da bigarren itzulia. super amara Bera Berak Granollers bisitatuko du, hilabete jokatu gabe beti partida arriskutsua. Elda Prestigio hartuko du abenduaren 29an Gascan eta beste hilabete bat itxaron beharko du Anoeta Pasealekuan jokatzeko, partida handi bat, alegia, Costa del Sol Malaga izango baita bisitari urtarrilaren 27an. Otsailean Atticgo Elche eta Motive.co Gijón iritsiko dira eta martxoan, Rocasa eta Caja Rural Aula Valladolid. Kluba bigarren itzulirako abonamendua aztertzen ari da.

Cavo, golegile nagusia Ligan

Orain arte, super amara Bera Berak Guerreras Iberdrola Ligako hamaika partida jokatu ditu, Iberiar Superkopako bi eta European Leagueko beste bi. 12 garaipen, berdinketa bat eta bi partida galdu ditu, Malagan eta Solan. Ligan, Malena Cavo da golegile nagusia 43 golekin, ondoren Fernandes (36), Karsten (35), Boada eta Etxeberria (32). 15 partidak batuta: Boada (56), Cavo eta Fernandes (55), Karsten (48), Etxeberria (40), Gavilan (36) eta Tchaptchet (32) ageri dira zerrendan.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores