Bera Bera

Select your language

Zumaiako Lubaki kiroldegiak hartuko du bihar asteartean (20etan) iazko denboraldiko Euskal Kopako finala, super amara Bera Bera eta Zuazo taldeen artekoa. Donostiarrek San Adrian kanporatu zuten apirilean Bilbon ospatu zen finalerdian eta bizkaitarrek, Aiala Zarautz.

Ondorioz, donostiarrak eta barakaldotarrak aurrez aurre izango dira berritu duten Zumaiako Lubaki kiroldegian. super amara Bera Berak hainbat baja ditu, besteak beste, Maitane Etxeberria, Arroyo, Tchaptchet eta Fernandes selekzioekin eta Karsten, ekografiaren emaitzaren zain. Hortaz, June Ruiz de Gauna, Irati Azkue pivotea eta Elene Vázquez arituko dira lehen taldearekin.

Orbañanos galduko du Zuazok. Urrezko mailan, bizkaitarrak laugarrenak dira –hiru igoko dira Guerreras Iberdrola ligara- eta Kopan lehen kanporaketa gainditu du Lanzaroten.

Antolatzaileen esanetan, Lubaki kiroldegia beteko da bihar.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores