Bera Bera

Select your language

Senior, Jubenil eta Kadete mailetan Euskal Kopa amaiturik, Euskadiko txapelketak abian jarriko dira asteburu honetan. Jubenil eta kadete mailan, Zarautz eta Pulporekin batera, Bera Bera da neska eta mutiletan Euskal ligetan taldeak dituena.

Senior mailan, Euskal Kopako finalera iritsi ostean –urriaren 12an jokatuko dena Zarautzen-, Nely Carlak zuzentzen duen taldeak Basauri hartuko du Bidebietan, larunbatean 18etan.

Lacturale Bera Bera jubenil eta kadete taldeek (lehen fasean egutegi bateratua izango dute) Bilbon egingo dute aurten debuta, San Adrian taldea bisitatuz.

Herrería Bidebieta Bera Bera jubenil eta kadete taldeek, berriz, Bidebietan Ereintza hartuko dituzte igande goizean.

Azkenik, debuta egin ostean Gizonezkoen Senior taldeak Bidebietan hasiko du ibilbidea Ordizia hartuz. Gipuzkoako Txapeketak ere martxan jarriko dira asteburu honetan infantil mailetan. Mutilek atseden jardunaldia tokatu zaie, Bera Bera Laranjak Zumaian du hitzordua larunbat goizean eta Bera Bera Urdinak Pulpo hartuk du Egian larubatean 9,30etan.

Ikus Euskal ligetako egutegia

Ikus Gipuzkoako Txapelketako egutegia

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores