Bera Bera

Select your language

Málagako Carranque kiroldegiak Kadete mailako Kopa hartuko du asteburu honetan eta bertan izango da Lacturale Bera Bera, A multzoan Rocasa, Mecalia Atlético Guardés eta KH7 BM Granollers taldekide dituena.

Senior mailako parte hartzen duten zortzi taldeekin osatzen da miniko deituriko txapelketa. Bi multzo ezarri dira, ondorioz, B multzoan dira Elche, La Rioja, Málaga eta La Calzada Gijón.

Ostiralean bi partida jokatuko dituzte taldeek, Lacturale Bera Berak Rocasarekin egingo du debuta Carranquen 12etan eta 16,15etan Mecalia Atlético Guardés izango da aurkaria. Larunbatean, 9,30etan KH7 BM Granollersekin itxiko du ligaxka. Multzoko txapeldunak finala jokatuko du igandean Martin Carpena pistan, igandean 16etan.

Jokalari hauek osatuko dute Lacturale Bera Bera kadete taldea: Amaia Ausin, Nora Gallardo, Alba Pérez-Muga, Itsaso Alzua, María Casanova, Nora Urtasun, Ayla Baird, Nahia Osoro, June Escanlar, Naroa Iriarte, Ane Gurrea, Oihana Murgiondo, Nora Odriozola, Lide Serrano eta June Lasa.

Hauetako asko Lacturale bisitatzen egon ziren, Etxeberriko baserrian. ikus bideoa

Kadete mailako partida guztiak Federazioko Youtube orrialdean ikusgai izango dira

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores