Bera Bera

Select your language

Asteburu honetan, Bera Bera Eskubaloiko harrobiko taldeek bost partida jokatuko dituzte eta Euskal ligarako jubenil mailako promozioa, Bidebietan ostiral eta larunbatan burutuko dena eta igandean, Pasai Donibanen (ikus albistea).

Euskal Ligan, Bera Bera senior taldeak lidergoa berretsi nahi du Aloña Mendiren aurka, larunbatean 20etan Bidebietan.

Gipuzkoako txapelketan, kadete neskak Egian arituko dira larunbatean 16etan, sortu berri den Bera Bera Laranja infantil nesken taldeak Yoldin hartuko du Bidasoa Irun igandean, beste infantil taldea Zarautzen du hitzordua larunbatean eta infantil mutilek Bidebietan igande goizean.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores