Bera Bera

Select your language

super amara Bera Bera garaile atera da gaur arratsaldean El Carranque kiroldegitik, Costa del Sol Malaga mendean hartuz (23-25, 11-13 atsedenaldian) Elke Karsten eta Marie Louise etorri berri diren jokalariek asmatu dutelako eta Maddi Aallak une erabakigarrietan egindako geldiketei esker, ondorioz, Guerreras Iberdrola Ligako liderra berretsi dute donostiarrek.

Partidak espero zenak eman du eta emozioz beteta egon da amaierara arte. Costa del Sol Malaga puntuan lortzeko premia zuen Guardesen aurka galdu ostean eta super amara Bera Berak andaluziarrak kanporatu nahi zituen lehen postuetako lehiatik.

Costa del Sol Malagak hasiera ona eman dio (2-0), super amara Bera Berak huts egindako lehen lau erasoak aprobetxatu du, eta laugarren aukeran, Erauskinek baloi loratu bikaina utzi du gipuzkoarren markagailua irekitzeko. Hernandezek huts egin du kontraerasoetan, baina hegaletik bikain aritu da, eta bere taldea aurretik jarriz (3-4).

Alvarezek Superkopako erdiko defentsa errepikatu du Gavilan eta Loidi erdian, Arrojeria eta Arcosen laguntzarekin, Erauskin eta Hernandez, kanpoaldean, eta Aalla, atepean. Arderius gertutik zaindu dute, baina Arcos kanporatua izan eta Costa del Sol Malagak, Espe Lópezen barneraketi esker aurrea hartu du.

Aldaketekin, donostiarrek gola errezago izan dute, batez ere Elke Karstenekin, hiru golekin 10-8koa irauli baitu partida, Malagak Cuadradoren jaurtiketei esker lortutako abantaila. Marie Louisek debuta egin du eta bere lehen baloian Castellanos gainditu du baloia loratuz. Atsedenaldian 11-13.

Bigarren zatian, Bera Berak bat gehiago zegoela aprobetxatu du Gavilanekin (11-14). Malagako defentsak ondo kontrolatu du lehen zatian argentinarrak baina bigarrenean baloi gehiago jaso ahal izan ditu. Hala ere, Costa del Sol Malagak erreakzionatu egin du, nahiz eta Silvak berriro penalti bat gelditu, oraingoan Medeirosi, baina ezin izan du Arderius gainditu, zazpi metroetatik bi gol jarraian sartuta bere taldea gerturatu du.

Une horietan Donostiaren erasoa ez zen etorri edo Castellanosek Hernandezen saiakerak gelditu ditu.

45. minutuan partida parekatu egin da. Medeirossek gauzatu du (45 ': 17-17) eta gehien asmatu duen taldeak irabazi du partida. Etxeberriak gola sartu du, Aallak Medeiroren saiakera gelditu du, Alvarezek partida gelditu zuen jokalari bat gehiago egonda jokaldia prestatzeko eta Arrojeriak eskuadran jarri du baloia (17-19) baina Polonioren kanporatzearekin Costa del Sol Malagaren berdinketa erraztu du Doiro eta Campigli protagonistak (54 ': 20-20).

Marie Louisen eskuadrazoa heldu da baina Doirok jarraian berindu du (20-21). Karstenek abantaila itzuli dio Bera Berari barneraketa batean. Aallak Sara Bravoren jaurtiketa urrundu du eta Louisek hegaletik errepikatu du funtsezko abantaila emateko (57 ': 21-23). Aallak Arderiusen jaurtiketa gelditu du, eta Arcosek, pibotera mugituz, bi puntuak berretsi ditu.

Hortaz, garaipen bikaina lortu du super amara Bera Berak, Costa del Sol Malaga zazpi puntura utzita (average delakoa ere bai). Gainera Rocasak Barakaldon berdindu du (28-28), Porriñok Xixonen galdu, ondorioz, bigarrena bost puntura dago, higarrena seira eta laugarrena, zazpira. Datorren astean Kopako sailkapen kanporaketa jokatuko baita, ondorioz etenaldia donostiarrentzat.

Fitxa: Costa del Sol Málaga 23, Super Amara Bera Bera 25

Costa del Sol Málaga 23 (11+12): Castellanos (1), Medeiros (2), E. López (5), Gutiérrez, Campligli (3), Doiro (3), S. López (4) -hasierako zazpikoa- Arderius (2p), Bravo, Cuadrado (2), Sánchez, Pessoa (1) eta Fernández (o.a.)

Super Amara Bera Bera 25 (13+12): Aalla, Erauskin (2), Arcos (3, 1p), Gavilan (3), Arrojeria (2), Fernandes eta Hernández (4) -hasierako zazpikoa- Loidi, Polonio (1), Etxeberria (1), Cavo (1), Karsten (5), Louis (3) eta Silva (o.a.).

Epaileak: Mohedano – Castilla Mantxa – eta Peris – Valentziarra –.

Kanporatuak: Arderius, Cuadrado eta Gutiérrez (Costa del Sol) Málaga eta Arcos, Gavilan, Polonio eta Menéndez (super Amara)

Partzialak: 2-0, 3-4, 6-5, 8-8, 11-11, 11-13 -atsedenaldia- 12-14, 14-16, 17-17, 17-19, 20-21 eta 23-25

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores