Bera Bera

Select your language

“Entrenatu eta Ligako partida prestatu, hori da tokatzen zaiguna, gainera Málagan da, pista zaila, ondorioz, konzentraturik egon behar dugu” adierazi du Imanol Álvarezek, Donostian Danborradaren festa lehertzeko ordu gutxi batzu baino lehen. super amara Bera Berak larunbatean Costa del Sol Málagari egingo dio bisita El Carranquen (18etan, streaming) eta hegazkinez ostiralean bidaiatu aurretik, Errenterian burutuko du goizean azken saioa.

Marie Louisek Federazioko lizentzia lortuta taldearekin bidaiatuko du larunbatean debutatzeko du. super amara Bera Bera eta Costa del Sol Málaga Guerreras Iberdrola liga 22-23 ireki zuten andaluziarren garaipenarekin baina bigarren itzuliaren hasieran gauzak aldatu dira. Gipuzkoarrak líder orain líder sendo, Rocasa eta Conservas Orbe Rubensa Porriñorekiko lau puntuko aldearekin eta larunbateko aurkaria bostera dute. “Abantail ona hartu dugu baina ez da definitiboa, handitzen saiatuko gara Malagarekiko tarte interesgarria lortuko genukeen pista alde izateko play-offera begira” azaldu du. “Horrek konzentraturik irteteko balio behar digu” gaineratu du ohartarazteko “ez dut Costa del Sol Málaga puntu premien beharrik oraindik, Play-offak tarte gehiago ematen digu taldeei, oraindik bigarren itzuli ooa gelditzen da eta edozer gauza gerta liteke”.

Etenaldi ostean, super amara Bera Berak Barakaldon irabazi zuen eta Costa del Sol Málagak Mecalia Atlético Guardésekin galdu zuen. Álvarezek onartu du “Gabonak edo etenaldiek zalantza uneak sortzen dituzte. Barakaldon ez genuen abenduko mailara iritsi, konzentratzio kontu bat izango zela pentsa dezakegu”. “Malagaran aurka ez da gertatuko eta beraiek, ezta. Málagaren bertsiorik onena espero dut”. Partidaren gakoaz “lehian ondo sartzea” adierazi du. “Superkopan ez genion partidari ondo heldu eta gauza batzu aldatuko ditugu” adierazi du, “erritmo altua” komeni zaiola berretsiz. Era berean, saiatuko dira “Arderiusek ez ematea bertsiorik onena”.

super amara Bera Beraren inguruan, Marie Louisek Haizea Urretabizkaia ordezkatuko du ezker hegalekoan. Elke Karstenek Barakaldon egin zuen lanaz "gustora" zen Álvarez. “Jokalari erabakiorra da”. "Jokatu gabe egon arren, ondo egon zen” eta larunbateko partida “motibagrria da, norgehigoka handia”.

Manuel Mohedano (Gaztela-Mantxa) eta Vicente Peris (valentziarra) epaileek zuzenduko dute lehia.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores