Bera Bera

Select your language

Berriro ere partida amaiera on batek garaipena eman dio Super Amara Bera Berari TSV Bayer 04 Leverkusen gainditu duelarik ‘Les Belles Deux-Sévres’ txapelketako hirugarren eta azken jardunaldian Celles sur Belle herrian ospatu dena (26-24, 13-12 atsedenaldian). Silvaren geldiketak eta Arrojeria, Arcos, Menéndez eta Etxeberriak asmatuta alemaniarrak mendean hartu dituzte gipuzkoarrek.

Oraingo honetan, alemaniarrek hasiera hobea eman diote partidari, Lopes albokoan eta Ronge hegalean, eraginkor.

Celles sur Belle taldearen aurkako partidan kolpea hartuta, Fernandesek ez du jokatu. Imanol Álvarezek, defentsa-eraso aldaketarik gabe, Boada jarri du taldean zuzentzen, Arrojeria eta Menéndez albokoetan, Polonio pibotean, Erauskin eta hegaletan eta Aalla atepean. Poloniok aurrean jarrita 5-1 defentsan momentu zehatzetan ere 3-2-1 bazena.

Boada eta Menéndezek erantzun dute eta minutuak pasatu ahala, Super Amara Bera Bera hobeto sentitu da, Erauskinek asmatu ditu egindako bi jaurtiketetan, Aallak geldiketak egin ditu eta aurretik jarri da. Aldaketak iritsi dira: Gavilán, Arcos, Etxeberria, Loidi, Urretabizkaia eta Bautista. Gavilán kanporatuta eta erasoan baloiren bat galduta, TSV Bayer 04 Leverkusenek abantaila hartu du Jurgutyte lituaniarrak gauzatuta (18’: 9-12).

Halere, Super Amara Bera Berak partida irauli du. Bautistak birritan asmatu du, Arcosek eta Loidik, barneraketa eta penaltiz, berdindu dute eta Etxeberriak kontraerasoan aurretik jarri dute Super Amara Bera Bera (13-12).

Bigarrenean, TSV Bayerrek berdindu du baina Arcosesk ondo ikusi du Gavilán. Defentsa Menéndez eta argentinarra erdian kokatu dira, Arcos eta Hernández ondoan eta Erauskin eta Boada hegaletan.

Alemaniarrak asmatzen jarraitzen zuten, Klein kanpotik eta Boeters, pibotean. Eta aurretik jarri dira 2-5 partzialarekin, Gavilánen kanporaketa aprobetxaturik. Nasser atezainak Hernández eta Erauskinek egindako jaurtiketak gelditu ditu baina elxetarrak birritan jarri ditu gol batera donostiarrak.

Silvaren sarrera erabakiorra izan da. Atezainak Lopesen eta Boaters jokalarien jaurtiketak gelditu ditu eta Boada –zoragarria-, Arcos eta Menéndezen golei esker Super Amara Bera Berak berdindu du lehia bigarren zatiaren erdialdiean (21-21). Pistan bost gipuzkoarrekin eutsi dio lehiari: Arrojeria, Etxeberria, Loidi, Tapia eta Urretabizkaia, Loidik penaltiz aurretik jarri du taldea eta horren ostean Menéndezek ordezkatu du elgoibartarra.

Arrojeria eta Arcosek tartea ireki dute baina amaieran TSV Bayer 04 Leverkusen gol batera jarri da. Baloi jabetza galdu du eta Etxeberriak, hegaletik, garaipena borobildu du (26-24).

Fitxa: Super Amara Bera Bera 26, TSV 04 Bayer Leverkusen 24

Super Amara Bera Bera 26 (13+13): Aalla, Erauskin (3), Arrojeria (1), Boada (3), Polonio, Menéndez (4) eta Hernández (4, 1p) –hasierako zazpikoa - Loidi (3, 2p), Gavilán (2), Arcos (4), Etxeberria (2), Urretabizkaia, Tapia, Bautista (o.a.) eta Silva (o.a.)

TSV 04 Bayer Leverkusen 24 (12+12): van der Linden, Ronge (4), Gerbe, Boeters (4), Souza (1), Lopes (5) y Jurgutyte (5) – hasierako zazpikoa - Kuipers, Teusch, Thomaier (1), Klein (4), Cormann, Kaufmann eta Nasser (o.a.).

Kanporatuak: Gavilán (2) eta Etxeberria Super Amaratik eta  Souza eta Lopes TSVtik

Partzialak: 2-3, 6-5, 7-7, 9-10, 10-12, 13-12 –atsedenaldia- 15-16, 18-19, 20-21, 22-21, 24-22 eta 26-24

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores