Bera Bera

Select your language

Super Amara Bera Berak, Caja Rural Aula de Valladolidek eta Mecalia Atlético Guardesek antolatzen duten Summer BAG txapelketaren IV. edizioa abuztuaren 26an eta 27an jokatuko da, Leongo Villacelama herrian, eta Sport Lisboa e Benfica taldea izango da gonbidatua, gipuzkoarren lehen aurkaria izango dena (ostirala 18etan).

2018an jaiotako txapelketa bigarren zikloan sartu da, A Guarda, Donostia eta Valladolideko hiru egoitzetan ospatu ondoren – Pandemia dela eta 2020an ez zen antolatu –. Hiru kluben asmoa, ahal den neurrian, txapelketa nazioarte mailakoa izatea da, eta aurten jada lortu dute, Portugalgo Liga eta Kopako txapelduna den Benfica taldea bertan izango baita. Beste nobedadea egoitzan dago. Gaurdeseko pista A Sangriña birmoldatzeko lanak direla eta ezin da erabili eta Villacelama udalerriak emakumezkoen eskubaloia hartzeko interesa erakutsi duen.

Sport Lisboa e Benfica

29 urte ostean, Portugalgo Ligako txapeldun izatea lortu zuen zortzigarren aldiz, eta Koparekin borobidu zuen denboraldia Colegio de Gaia mendean hartuta. Erreferentziazko jokalarien artean, Carolina Gomes, Adriana Lage eta Claudia Correia internazionalak daude, Maria Unjanque albokoa ere 2022ko urtarrilean taldea indartu zuen Alina Molkova estoniarra eta Viktorienko ukrainarra apirilean. Datorren denboraldiari begira, Luciana Resende Rebelo 17 urteko ezker hegalekoa –Mediterraneoko jokuetan bikain aritu zena- fitxatu du.

Sport Lisboak e Benfica taldeak European Cupeko 2. kanporaketa jokatuko du urrian Austriako UHC Stockerauren aurka.

Bestalde, Caja Rural Aula Valladolidek eta Mecalia Atlético Guardesek jokatuko dute beste finalerdia (ostiralean, 20,30ean), 22-23 denboraldiari begira berritasun ugari dituzten bi talde. Finala larunbatean izango da, 13,30ean, eta hirugarren eta laugarren postuetarako partida 11etan hasiko da.

Summer BAGeko Palmaresa: Super Amara Bera Bera (2018 eta 2019) eta Caja Rural Aula de Valladolid (2021).

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores