Bera Bera

Select your language

‘Gehiago nahi dugu’ lelopean Super Amara Bera Berak 2022-23 denboraldirako bazkide kanpaina abian jarri du Josean Gasca kiroldegira zale gehiago erakartze aldera.

Horretarako hainbat ekimen martxan jarriko du, besteak beste, animazio harmaila sortu, emakumeen kirolarentzako unea utzi eta egungo abonatuentzat promozioa beste pertsona bat ekarriz gero.

Super Amara Bera Berak ibilbide oparoari jarraipena eman nahi dio, 21 titulu dituelarik, horietatik Guerreras Iberdrola ligako azken hiru tituluak. ‘Gehiago nahi dugu’ lelopean Kopak utzi zuen zapore onari tira egin nahi dute donostiarrek, gorenean lehiatzen jarraitu eta Gipuzkoako emakumeen kirolari hauspoa eman. “Gehiago nahi dugu” adierazi du Tati Garmendiak, Maitane Etxeberria lagun, mila abonamendu lortzea helburu duela. “Gainontzeko taldeak ondo fitxatu dute, geroz eta zailago da liga irabaztea eta horregatik zaleen bultzada behar dugu erronka berriak lortzen lagunduko diguna” eskatu du Etxeberriak.

Horretatako, Super Amara Bera Berak Animazio harmaila sortuko du, Gascan giro aparta sortze aldera. ”Gipuzkoarrak gara baina taldea bultzatzen ere badakigu” adierai du Garmendiak.

Era berean, klubak emakumeen kirolari une bat eskaintza erabaki du. “Emakumeen kirola sustatze aldera klubak zein federazioak gonbidatu nahi ditugu” iragarri du Tati Garmendiak. “Etxeko partidetan gonbidatuko ditugu eta atsedenaldietan modalitatea erakusteko aukera izango dute” azaldu du. “Gu harremenatan jarriko gara baina gu entzunteko ere bagaude ” gaineratu du.

Horrez gain, ‘Lagun bat ekarri’ promozioa ere martxan jarri du Super Amara Bera Berak. Iazko abonatuek lagun bat bazkide egitegotan 22/23 denboraldiko kamiseta ofiziala opari izango du.

Lehiaketa sistemaren aldaketa

22/23 denboraldiak lehiaketa sisteman aldaketa sakona izango du. 12 taldeek liga erregularrai ekingo diote, aurreneko zortzik titulua helburu izango duen play-offa jokatuko dute eta gainontzeko lau taldeak jaitsiera saihesten saiatuko dira.

Ondorioz, abonatuarekin ikusgai izango dira:

-             Ligako 11 partida

-             Play-offeko aurreneko norgehiagoka

Play-offeko balizko gainontzeko partidek %50ko deskontua izango dute (finalerdiak edo finala jokatuz gero). Era berean Europako partidetan ere abonatuek sarreraren erdia ordainduko dute.

Salneurriak

79€        Helduak. (15 eta 65 urte bitartekoak)

45€        Infantil (6 eta 14 urte bitartekoak) / Jubilatua (65 urte baino gehiago)

158€     Familiarra (bi abonu heldu eta bi infantil)

Berritzea

21/22 denboraldiko abonatuentzako renobazioa automatikoa izango da, aldaketarik egin ezean.

Abonamendua nola egin?

venta.berabera.com web orrialdean, Bidebieta kiroldegian, 943.458.166 telefonora deituz edo Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. idatziz.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores