Bera Bera

Select your language

Super Amara Bera Berak aurredenboraldiari uztailaren 27an ekingo dio eta zortzi lagunarteko jokatzeko asmoa du, gutxienez lau norgehiagoka Frantzia, Danimarka eta Alemaniako taldeen aurka izango dira.

Aurreneko lagunartekoa abuztuaren 6an izango da Zubileta Evolution BM Zuazoren aurka Zarautzen. Baionak hartuko du abuztuaren 10ean Merignac taldearen aurkako neurketa eta abuztuaren 15ean Frantziara abiatuko da Super Amara Bera Bera, Tournoi des Belles des Deux-Sèvres izeneko txapelketan parte hartzeko. Asteartean: Moncoutant herrian, Danimarkako Ikast Handball izango du aurkari –hirugarren gelditu zen bai Ligan bai la European Leaguen-, asteazkenean Celles sur Belle –Frantziako Ligan 12.- Thouars herrian eta ostiralean, Alemaniako Leverkusen –bederatzigarrenak ligan- Celles sur Bellen.

Horietatik, Ikast Handball taldearen aurkako lehia da aipagarriena, Danimarkako talde historiko eta indartsua oso jokalari sorta onak dituena: Simone Petersen daniarra, Granollerseko Mundialean brontzeko domina lortu zuena; eta Joku Olinpikoetan aritu zirenak  –Norvegiarekin brontzea- Vilde Johansen eta Ryde eta Lindqvist suediarrak, besteak beste.

Horrez gain, ohi denez, Egiako Txapelketan arituko da abuztuaren 24n, oraindik aurkaria ezagutzeke eta abuztuko azken asteburuan Summer BAGeko IV edizioari ekingo dio, aurten Mecalia Atlético Guardések antolatuko duena.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores