Bera Bera

Select your language

Espainiako Guerreras Iberdrola ligako txapeldun gisa, Super Amara Bera Berak gaur goizean EHF European League Women 2022-23 txapelketan izena emateko dokumentazioa igorri du. Horrela, Europako kluben arteko bigarren txapelketa nagusian hirugarren aldiz jarraian parte hartuko du, eta 1993an debutatu zuenetik 27.a Europan.

Ekainaren 28an amaituko da European League-ren edizio honetan izena emateko epea. Super Amara Bera Berak, ordea, administrazio-izapideak bete ditu, besteak beste, 15.000 euroko bermea jarri du EHFn.

Europako Federazioak, berriz, uztailaren 12an argitaratuko du parte hartuko duten taldeen zerrenda, ondoren taldeen ibilbidea finkatuko duen distribuzioa burutuko du eta uztailaren 19an zozketatuko du Q1 lehen kanporaketa, irailaren 11 eta 18rako aurreikusita dagoena.

Hurrengoan, Q2 kanporeta, antza, irailaren 20an zozketatuko da, urriaren 8tik 16ra bitartean jokatuko dena, eta Eurokopa azarora aurreratzen denez, multzoen fasera sartzeko aukera emango duen Q3ak urriaren 18an izango du zozketa, abenduaren 3tik 11ra bitartean burutuko den kanporaketa, alegia.

Ligaxka hori jokatzea – 2023ko urtarrilaren 7tik otsailaren 19ra arte – da Super Amara Bera Beraren helburua datorren denboraldirako.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores