Bera Bera

Select your language

Bigarren zati bikain bati esker, SUPER AMARA Bera Berak Paris 92 etxean gainditzeko balentria egin du, European Leagueko multzoen fase atarian dagoen Q3 delakoari txartela lortuz, non Errumaniako Ramnicu Valcea dagoen zain. 

Eta kanporaketa une zailena zegoenean. Atsedenaldian 14-10, Paris 92 nagusi izan zen partida hasi eta berehala, bizpahiru goleko abantaila ondo kudeatu zuelarik. SUPER AMARA Bera Berak, aitzitik, ez dio norgehiagokari uko egin, hasieran Gabriel atezainarekin topo egin arren. Defentsari kosta egin zaio baina Loidi, Menéndez, Etxeberria, Polonioren lana aipagarria izan da eta Aalla gelditzen hasi da. Erasoan, Cardosoren gol ederra, Arrojeriaren barneraketa.. baina Cissokho guztia sartu du eta azken minutuetan Paris 92 taldeak estutu du.

Bigarren zatian, baina, SUPER AMARA Bera Berak erakustaldia eman du Issy Les Moulineauxeko Palaise de Sport Robert Charpentieren. Donostiarrak gerturatzen hasi dira, Paris 92 erasoan ez zuen asmatzen Polonio eta Etxeberria albokoak presionatu dituztelako eta erdian Menéndez eta Loidi Fofama pibota kontrolpean zuten. Erasoan, Arrojeria, Fernandes eta Cavok –eta O’Mullonyk- baloia leku batetik bestera mugitu dute hutsuneak aurkituz, batez ere usurbiltarrak eta brasildarrak.

39. minutuan sartu du aurreneko gola Paris 92k eta 47. minutuan SUPER AMARA Bera Bera aurretik jarri da (17-18). Arrojeria kanporatu dute baina partidak beste joera bat hartu du, Etxeberriak lapurtu du eta gola egin du, Aalla eta Silvak geldiketak egin dituzte eta azken minutuak gozatzeko izan dira.

Ondorioz, balio handiko garaipena Frantziako liga indartsuenetako taldeko handi baten etxean.

Fitxa: Paris 92 21, SUPER AMARA Bera Bera 26,

Paris 92 21 (14+7): Gabriel, Flippes (2), Niombla (2), M Fofama (3), Offendal (5, 2p), Lassource (1) eta Nkou –hasierako zazpia- Cissokho (4), N. Fofama (1), Sajka (2), Resende (1) eta Serdarevic (o.a.)

SUPER AMARA Bera Bera 26 (10+16): Aalla, Gil (1), Boada (1), Loidi, Menéndez, Polonio (2) eta Etxeberria (1) –hasierako zazpia- Cavo (2), Fernandes (8), Arrojeria (6), Hernández (1), Moreno, Loidi, Cardoso (2), O’Mullony (2), Ugartemendia eta Silva (o.a.)

Epaileak: Tomas Barysas eta Povilas Petrusis (Lituania)

EHFko delegatua: Constantin Din (Errumania)

Kanporatuak: Nkou eta Cissokho Paris 92tik eta Polonio eta Arrojeria SUPER AMARA Bera Beratik

Partzialak: 3-2, 6-3, 7-4, 9-7, 11-8, 14-10 –atsedenaldia- 14-12, 15-14, 17-17, 18-20, 20-22 eta 21-26

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores