Bera Bera

Select your language

Gaur goizean komunikabideen aurrean egindako agerraldian,  Imanol Álvarez komentzituta agertu da esanez Parisen kanporaketa gainditzeko “aukerak izango ditugu”. Gascan eman zen berdinketa dela eta (27-27),  SUPER AMARA Bera Berak gol gehiago izango duen berdinketa batek edo garaipena behar ditu igandean 16etan Issy les Moulineaux kiroldegian (youtube Paris 92).

Talde donostiarra zuzentzen duen entrenatzaileak badaki “ez dela erraza izango baina konzentraturik 60 minutuak jokatzen baditugu gure aukerak izango genituezke, partidan ondo sartzen bagara, konfiantzarekin aritu, Paris urduri jartzen baduzu mina egiteko gaitasuna dugu”.

Hortaz, Álvarezek taldeari “60 minutu oso-osorik jokatzen jakitea” eskatu dio, eta era berean, “Paris 92ek partida laster apurtu saihestu behar dugu, tartea irekiz gero eroso joka lezake”. Horretarako, “estea, lasaitasuna, berdindu arren pasa den igandean behetik egon ginen, aurretik ere eta gure aukerak izango ditugu” gaineratu du.

Aurkariaz “ez dut gauza ezberdinik espero”. Bera ustez, beraiek partida etxera eraman dute, baloi jabetza gutxi gustoko dute badakitelako eraso posizionalean baliabide ugari dituztela”. Aitzitik, SUPER AMARA Bera Berak “partida bizia nahi du, eraso laburrak, kontraerasoak eta jaurtiketekin amaitzea”. Joanekoa partida “ez genuen irabazi baina indarberrituta atera ginen”. Bere taldea “ohartu da talde ona ere badela” aitortu du “Frantziako ligan puntako taldearen aurka lehiakor agertu delako eta gainditzeko zorian egon da”. Horregatik “konzentrazio aldetik partida bera egin behar dugu eta eraginkorra”.

Cesáreoz, Imanol Álvarezek esan du “hobeto dago baina ez dut uste jokatzeko dagoenik”.

Taldeak Gascan entrenaldia burutuko du ostiral eguardian, larunbatean Biarritzetik Parísera abiatuko da non 18etan entrenatuko duen eta igandean 16etan itzulera partida European Leagueko Q3 giltzarri.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores