Bera Bera

Select your language

Gelato Orio Eskubaloiaren aurka Bidebietan bezperaz 13-16 galdu arren, igandean kanporaketa irauli zuen Lacturale Bera Bera kadete taldeak Orioko Karela Kiroldegian (22-25). Hau da, etxetik kanpo gol gehiago sartu zutelako lortu zuten donostiarrek Open Cup delakoaren hurrengo faserako sailkapena.

Jubenilek, aldiz, ezin izan zuten aurrera egin Sinergia Orio Eskubaloiarekin, Bidebietan 22-27 galdu zuten eta 31-14 Orion.

Senior taldeak berriz larunbatean jokatuko du joanekoa Ameztoi Zarautz KE taldearen aurka Bidebietan.

Abian Gipuzkoako ligak

Datorren asteburuan mutilen jubenil mailako Gipuzkoako ligari ekingo dio Herrería Bidebieta Bera Berak Zarautzen; kadete mutilen taldeak berriz Bidebietan Leizaran hartuko du eta kadete nesken Bera Bera Urdina taldeak Andoainen izango du hitzordua.

Euskal Ligako txapelketak, aldiz, urriaren lehen asteburuan hasiko dira. 

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores