Bera Bera

Select your language

Bera Bera Eskubaloiak saio irekiak prestatu ditu iraileko hiru ostiraletan, aurten benjamin eta alebin mailetan izango direnentzat zuzenduta.

Hortaz, irailaren 10, 17 eta 24n arratsaldeko 18etan, ordubetez, Bidebieta kiroldegian María Gracia entrenatzaileak zuzenduko duen saioan parte har dezakete 2010 eta 2013 urte bitarteetan –biak barne- jaiotako gazteak. Hori bai, kirol txartelarekin etorri beharko dute edo kiroldegiko sarrera ordaindu.

Benjaminak eta alebinak Bera Bera Eskubaloiko eskola osatzen dute, mistoa dena, kirolaren hastapena helburu eskubaloia bidelagun. Interesaturik dagoena mezua idatz dezala Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera edo Bidebieta kiroldegira hurbil dadila ostiraletan 17,45etan.

Ikasturtea urrian hasiko da eta, irizpide gisa, saioak ostiralero izango dira 18etatik 19etara Bidebieta kiroldegian.     

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores