Bera Bera

Select your language

Larunbatean Torrelavegan Elche visitelche.com taldearen aurka Superkopari ekin aurretik, SUPER AMARA Bera Berak azken lagunartekoa jokatuko du bihar asteartea, abuztuak 31, (19etan) Egiako XXVI. Nazioarteko Txapelketaren baitan Frantziako eliteko Merignac taldearekin.  

Abuztuko zazpigarren partida izango da: Zubileta Evolution BM Zuazo –Barakaldon eta Orion-, Summer BAGen Mecalia Atlético Guardés eta Caja Rural Aula Valladolid eta Catalunyan jokatutako KH7 BM Granollers eta Handbol Sant Quirze izan direnak. Superkopako aste berean izanda, SUPER AMARA Bera Berari lehiakortasuna areagotzea komeni zaio.

Merignac Handball taldeak Frantziako elitean hirugarren denboraldia burutuko du Ligue Butagaz Energie delakoan sendotze aldera. Horretarako lau jokalari fitxatu ditu, bi zentral: Antonissen, Octeville taldetik etorrita, eta Laurène Catani (Brest ) eta eskuin alboko beste bi: Soukeïna Sagna (Paris 92 taldetik) eta Luciana Mendoza argentinarra, Guardeseko jokalari ohia. Laurak Christophe Chagnard entrenatzailearen esanetara izango dira bihar. Horrez gain Puleri aizpak –albokoa eta pibota-, Dazet zentrala eta Deroin hegalaria dira erreferentziak.

Larrialdiei Aurregiteko Bidea-LABIk gaur aurreratu dituen neurriak asteazkenean indarrean jarriko direnez, Egiako kiroldegiak 83 pertsonentzako baino ez du lekurik izango. Sarrerak 18,30etan jarriko dira salgai.

Babesle nagusia / Patrocinador oficial

Babesle instituzionalak / Patrocinadores institucionales

Babesle ofizialak / Patrocinadores oficiales

  •  

Babesleak / Patrocinadores

Laguntzaileak/Colaboradores