Zure seme-alabak kirolera zaletzea nahi duzu?

Animatu itzazu errugbia probatzera!

[Leer noticia en castellano]

Etxeko txikienek errugbia probatzea eta kirolera zaletzea lortuko duzu. Bera Bera Rugby Eskolan txikiek, neska eta mutilek, gorputza martxan jartzeaz gain, lagunak egingo dituzte, ondo pasatuko dute eta gure baloreak ezagutuko dituzte: elkartasuna, aniztasuna, konpromisoa, zintzotasuna, iraunkortasuna, errespetua, adiskidetasuna, umiltasuna, anbizioa eta gardentasuna.

Gure klubean laguntza profesionala eskaintzen diegu familia eta jokalariei, neska-mutil guztiak taldeetan ondo integratzen direla bermatzeko.

Zure haurrek 8 eta 14 urte bitartean badituzte (2007tik 2012ra bitartean jaiotakoak), gonbidatu errugbia probatzera. Baztertu aurreiritzi guztiak eta ezagutu errespetuan oinarritutako kirol dibertigarri hau.

Gainera, entrenamenduetan gaztelaniaz, euskaraz eta ingelesez hitz egin ahal izango dute.

 

Urriak 1ean hasiko gara, osteguna!

2007-08an jaiotakoak (Sub14): astearte eta ostegunetan Puion (Aiete), 17: 45etik 18: 55era.

2009-10en jaiotakoak (Sub12): ostegunetan Puion (Aiete), 17: 45etik 18: 55era.

2011-12an jaiotakoak (Sub10): igandeetan 10: 00etatik 11: 30era, Anoetako Miniestadioan.

Entrenamendu guztietan protokoloak eta segurtasuna bermatzeko neurriak ezarriko dira, Covid-19a dela eta.

 

Jarri gurekin harremanetan!

Idatzi Bera Bera Rugby Eskolara posta elektronikoz: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. edo 677644119 mugikorrera.

 

Ate irekien eguna! 

Guztiz ziur ez bazaude edo nahiago baduzu erabakia hartu baino lehen zure seme-alabek errugbia probatzea, zatoz gure ate irekietara! Konpromisorik gabe, etorri probatzera!

Urrian izango da, 12ean edo 19an, astelehena, baina oraindik ezin dugu data zehaztu. Interesa baduzu eman izena hemen (zure posta elektronikoa eta zure txikien adina besterik ez dugu behar) eta e-mail bakar bat bidaliko dizugu eguna, ordua eta tokia zehaztuz. Eta, jakina, dohainik izango da.

Aukera paregabea izango da errugbiarekin lehen kontaktua edukitzeko eta aldi berean ondo pasatzeko. Aprobetxatu ezazu gure entrenatzaileekin hitz egin eta zure zalantza guztiak argitzeko.

 Eta oso garrantzitsua! Entrenamenduaren ondoren, merendola bat antolatu dugu, ate irekiei amaiera ona ematen eta gure Hirugarren Denbora ospetsua ezagutu dezazuen!

@rugbyberabera

AVK Bera Bera
RT @ferugby: #FERugby | Maratoniana primera reunión de la nueva Comisión Delegada de @ferugby con una gran disposición por parte de todos l…
AVK Bera Bera
RT @ferugby: #FERugby | Recordar que la nueva Comisión Delegada la forman las federaciones autonómicas de @rugby_cat @RugbyGalicia @FARUGBY
AVK Bera Bera
RT @ferugby: #Leones7s | Buenas noticias desde el @CARSierraNevada De nuevo todos los @Spain7s han dado negativo en las PCR 💪 A seguir entr…
AVK Bera Bera
RT @ApsmRugby: Atlético Bera Bera vs U.E.Santboiana 1994 Rugby División de Honor 16 enero 1994 Anoeta, San Sebastián 12ª jornada liga Temp…
Follow AVK Bera Bera on Twitter

Laguntzaileak / Colaboradores

Grupo Bultz

Urkabe

Duhina

Bar Paco Bueno

AVK Valvulas

Goi Recursos Humanos

© Bera Bera RT