Bera Bera

Select your language

Bueltan da Emakumezkoen liga! Eta paperosa etxetik atera da, ustez inor kontagiatu gabe!

Joan den asteburuan izan genuen Euskal Herriko errugbilariok lehenengo jardunaldia, denboraldiari hasiera eguzkiaren konpainia paregabeaz ematen. Donostiarrok Iruñara abiatu ginen igande goiz freskoan, autobus oso chick batean, kapitalekoak garela agerian uzteko. Kongoko kafearekin eta inor despistatuta Anoetan agertu gabe (zinez harrigarria), bidean abiatu ginen.

Autobusa kontzentratzeko erabili daiteke, partidarekin amesteko une egokia, eta hitzez hitz jarraitu zuen baten batek egin behar hori: hain zegoen partidan sartuta, ametsetatik irteteko txiripaz ez baitzuen inor pasilloan zehar plakatu. 

Iruñara iritsi, aldatu eta arbitroaren txarlaren ondoren, entrenatzailearena baino luzeagoa izan zena, zelaira sartzeko unea heldu zen. Beroketa, taktika argitu partida hasi baino lehen, eta aurrera. Naiara eta Adriana gerra ematera itzuliko ziren zelaira, eta berrien estreinua izango genuke ligan! Norgehiagoka polita genuen gure artean.

Bankilloan aldaketa bakarra genuen, Anak Leireren buruaren kontra adarkada bat eman nahi izan zuen momentuan erabiliko zuena. Norbaitek zalantzarik balu, Leirek buru oso gogorra du, eta Anak ez du adarrik, baina begi more bat bai. Entseguak entsegu, lehenengo zatia 20-0 amaitu eta errugbi 12tik errugbi 15era jokatzeko proposamena jaso genuen iruindarrengandik, beraiek utzitako pare bat jokalarirekin. Ikastea helburu, nafarrak gure artean bueltaka aritu ziren, kamiseta gorriarekin. Asko maite gaituen Maddi Bracok ere zelaira salto egin zuen gurekin batera jokatzeko. Txartelen estreinua ere izan genuen! Bi urte badaramatzagu taldeak inoiz txartel hori bat ikusi gabe, etorri berri den Iratxek irekiko  zuen txartel horien aro berria. Zorionak Iratxe! 

Azkenerako, 42-7 amaitu genuen, Monikaren entsegu eta transformazio politarekin. Dutxa luze bat, eta alde zaharrerantz jo genuen hirugarren denboraz gozatzera, sukaldaritza esperimentalaren dastaketa prest genuelarik.

Iruñako alde zaharretik Donostiako parte zaharrera joan ginen. Bidean trentza batzuk galdu genituen arren, beste batzuek dardo partidak entretenigarriagoak bilakatu zituzten. Horientzako dardo partidak ez ziren errugbi partida baino askoz hobeto joan, emaitzei dagokienez...

Laguntzaileak / Colaboradores

  • AVK Valvulas

  • Grupo Bultz

  • Goi Recursos Humanos

Laguntzaileak/Colaboradores