Bera Bera

Select your language

Ez dago ez bero ez resakarik Bera Berako neskekin ahalko duenik. Pasa den Abuztuak 21 asteartea otsokumeok berriro ere takodun botak jantzi eta Puioko zelaira irten ginen aurredenboraldiarekin hasteko. Hondartzako hondarra zelaiko kautxoagatik aldatuta, aurtengoan taldea Lalo eta Ubiren agindupean arituko da, motibazioz lepo.

Udako deskantsuaren ondoren danok prest gaude lurraldeko kirolik politenaz disfrutatzeko (errugbiaz ari gara, noski). Aurtengoan gainera ordutegi berria dugu:

Astearte eta ostegunetan 19:00-20:45 Puioko zelaian, eta astelehenetan gimnasio saioa Manteoko polikiroldegian.

Nesken talde berria sortu zenetik hirugarren denboraldia dugu jada, eta honi aurre egiteko, jokalariok deialdi berezia egin nahi diegu errugbia probatu nahi duen neska orori. "Gutako gehienak beste kirol batetik iritsi gara errugbira, baina ez genuen obalatuarekin experientziarik. Kirolzalea den jendea nahi dugu, kirolez disfrutatzen duena, dana eman, kamiseta izerdiz eta lokatzez blai egiteko prest dagoena, baina batez ere dibertitzera datorren edonor" diote, "zergatik ez zara zu animatzen?"

Gorpuzkerak ez du garrantzirik errugbian, edozeinentzako tokia dago, eta horregatik otxokumeok interes izpirik duen edonor probatzera gonbidatu nahi dugu. "Jokalari batzuk pisutsuak dira, beste batzuk azkarragoak, bakoitzaren tokia aurkitzea besterik ez da egin behar. Onena probatzera etortzea, eta gustuko badute geratu daitezela" diote.

Laguntzaileak / Colaboradores

  • AVK Valvulas

  • Grupo Bultz

  • Goi Recursos Humanos

Laguntzaileak/Colaboradores