Bera Bera

Select your language

Larunbat honetan ere gure neskak elkartu ziren, oraingo honetan Xantin beharrean Trintxerpen egun marinel bat igarotzeko. Urduritasun pixka batez, baina eguzkia beraien alde zegoelarik, Otsokumeak Hibaikako Jamonak ezagutzera zindoazen arraun eta errugbiz betetako goiz polit bat pasatzeko.

Lehen aurkezpenak eta gero, gure neskak trainerara igo ziren. Hasieran kaosa zen nabari, bakoitzak bere erritmora arraun egiten bai zuen. Baina Jamonen eta Txikitinen aholku pare baten ostean, trainera Pasaiako portua zeharkatu zuen abiadura polit batean. Kaiera itzuli zirenerako, gure nesken eta Hibaikako arraunlarien arteko koordinazioa eta konplizitzatea nabaria zen.

Oinak berriz lehorrean zituztelarik, denak elkarrekin Zurriolako hondartzara joan ziren eta, jada beraien eremuan, Otsokumeek egoeraren kontrola hartu zuten. Errugbiari buruzko azalpen txiki batzuk entzun eta jolasen bidez baloiarekin lehenengo kontaktua izan eta gero, Jamonek gure kirolaren intentsidadea ezagutzeko aukera izan zuten. Harroki esan dezakegu Ruck, Melé eta Touch hitzak Hibaikako nesken hiztegiaren parte direla jada.

Hondarra eta beroa kentzeko dutxa azkar baten ostean, Otsokumeek eta Jamonek goiza bukatu zuten risotto eta oilasko erre goxo bat par eta kirol anekdota askoren artean janez. Gainera, gure neskek bai arraunean bai errugbian indarra ezean,talde lana dela garrantzitsuena ikasbide izan zuten.

Laguntzaileak / Colaboradores

  • AVK Valvulas

  • Grupo Bultz

  • Goi Recursos Humanos

Laguntzaileak/Colaboradores