Bera Bera

Select your language

Iritsi gara denboraldiaren amaierara, eta zelako azken txanpa izan duen Termas Bera Berak! Igandean Hernaniren aurkako jokatutako partidara jokalari gutxirekin joan ziren.

Lalo maiteak esan zuen moduan, hamaika pizti atera ziren zelaira kamiseta defendatzera. Hamabi jokalariko norgehiagokan bankilorik gabe borrokatu behar izan zuten.

Gora beherak egon ziren. Lehen minutuetan geldo ibili ziren donostiarrak, eta hernaniarrek puntuak egiteko aprobetxatu zuten. Kanpoko taldeak azkar erreakzionatu zuen kontra egiteko eta segituan iritsi ziren marrara.

Hala ere, hernaniarrek aurre hartu zuten; indartsuago ibili ziren.

Bigarren zatiko lehen minutuetan ondo ibili zen Bera Bera.

Enararen abiadurak, Maiteren korrikaldiak bandan zehar, Monikaren bizitasunak eta Oihaneren atake sendoak markagailuan gora egiteko balio izan zuten; talde osoaren lanarekin batera. Aurkarien nekea ondo erabiltzen ere jakin zuten ensaio marrara iristeko. 

Partida amaierako neke zama nabaritu zen, eta kapitainaren falta ere sumatu zuten jokoa ordenatzeko garaian. Emaitza 42-29 izan zen, eta donostiarrak harro gelditu ziren egindako lanarekin.

Orain lanean jarraituko dute seven liga prestatzeko.

(Argazkia: Maitane Irastorza del Campo)

Laguntzaileak / Colaboradores

  • AVK Valvulas

  • Grupo Bultz

  • Goi Recursos Humanos

Laguntzaileak/Colaboradores